Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 Marzo, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

KILKER: bideaz gozatzeko scooter elektrikoa

Bi eredu desberdin atera dituzte: Zero -hiriko eredua- eta Mendi -mendirako eredua-.
Kilker

Kilker, behin betiko patinete elektrikoa, teknologia, jasangarritasuna, diseinua eta kalitate goreneko materialak uztartzen dituena. Bi eredu berri plazaratu ditu ofizialki, Kickstarter plataformaren bidez egindako crowdfounding kanpaina batean.

XXI. mendeko erronkei erantzungo dien mugikortasun-kontzeptu bat sortu nahi du enpresa arabarrak, honako arlo hauetan: mugikortasuna, kutsadura, trafiko-pilaketak, jasangarritasuna, zaharkitze programatua eta iraunkortasuna. Ildo horretatik, maila goreneko scooter elektriko bat eskaintzen du, bere kategoriako produktu gehienekin parekaezina dena.

Bi eredu desberdin atera dituzte: Zero -hiriko eredua- eta Mendi -mendirako eredua-.
E-scooter-ak eskuz eginda daude, kalitate oneneko materialak eta osagaiak erabilita: aluminiozko edo karbono-altzairuzko koadroa, pago-egurra, Shimano disko-balaztak, aluminiozko urkila, 16”-ko Schwalbe pneumatikoak… Konbinazio horrek erosotasuna, segurtasuna eta iraunkortasuna bermatzen ditu, diseinua arriskuan jarri gabe.

Hasiera-hasieratik, Kilkerrek aldaketa positibo bat sustatzeko konpromisoa hartu du, ikuspegi jasangarri batetik abiatuta patinete elektrikoak sortuz, zaharkitze programatuaren aurka eginez eta bizitza baliagarria luzatuz.

Gure Kilkerrak merkatuko patineteekin alderatzen ditugunean, alde handia dagoela ikusten dugu.

  • Fabrikazio arduratsua
  • Iraunkortasun handiagoa
  • Konpongarria (osagai estandarrak)
  • Europar Batasunean fabrikatua
  • Egonkorragoa (gurpil handia, plataforma luzea)
  • Seguruagoa (gurpil handia, diametro handiko balazta bikoitza)
  • Pisu gutxiago (gurpil tamaina bera duten lehiakideen aldean)
  • Erosoagoa: eskuleku egokigarria, plataforma handia eta sentsazio ona balaztatzerakoan.

Bisita ezazu Kilkerren Kickstarter webgunea, Kilker Mobility-ri buruzko informazio gehiago eskuratzeko eta patinete elektrikoak erreserbatzeko.

www.kilkermobility.com

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak