Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

12 maiatza, 2015
KEIRETSU Forum Euskadi, inbertsiogileentzako aukera paregabea Donostian, maiatzaren 28an

Maiatzaren 28an Donostiako Talent House-k inbertsiogileak eta proiektu interesgarriak elkartuko ditu KEIRETSU Forum Euskadi 2015 Finantzaketa Foroan, OTEIC Taldearen eta Donostia Sustapena Sozietatearen laguntzaz antolatutako ekitaldian.

 

Keiretsu startup-etan inbertitzeko foro bat da, non inbertsiogile talde egonkor batek (dibertsifikazio unitateak, Family Offices, Business Angels, e.a.) aukera baitu kapitalerako finantzaketa behar duten enpresa proiektu berritzaileen (startup-ak) aurkezpenak entzuteko. Foroaren edizioak pribatuak eta konfidentzialak dira eta  edizio bakoitzean 5-8 startup inguru aurkezten dira inbertsiogileen aurrean. Proiektu horiek aurretik aukeratzen dira, eta prestakuntza ematen zaie negozio-plana prestatzeko workshop-en eta “Pitching”-ari buruzko tailerren bidez.

 

Aukeratutako startup-ak hazkunde eta errentagarritasun perspektiba handiak dituzten proiektu berritzaileak dira, 500.000 euroraino inbertitzeko prest dauden bazkide berriak behar dituztenak. Keiretsu foroak Euskadin duen Chapter iraunkorrak, besteak beste, ekimenaren bi edizio egingo ditu 2015ean Donostiako egoitzan, eta hala, 5. edizioraino iritsiko da. Aurreko edizioetan 20tik gora startup aurkeztu dira.

 

Foroaren helburuak

Topaketa honen helburuetako bat da ekintzaileen proiektuen kualifikazio eta heldutasun maila handitzea, errazagoa izan dadin merkatuan arrakasta izatea. Horrekin batera, inbertsioaren kultura sustatu nahi da EAEn, proiektu ekintzaileetan eta enpresetan inbertitzeko likidezia duten enpresa eta partikularren bidez. Azkenik, helburutzat du baita ere finantzatzeko moduko EAEko proiektuak bilatzea,  inpaktu positiboa sortzeko ekonomian enplegu sorkuntzaren eta irabazi ekonomikoen hazkundearen bitartez.

 

Keiretsu Forum Euskadik proiektu horien elementu bereizleak eta indar-guneak azpimarratuko ditu. Hala, Keiretsu Forum Euskadik proiektuen heldutasun gradua eta inbertsioak jasotzeko gaitasuna maximizatzen du honakoen bitartez:

– Proiektuentzako prestakuntza Foroan aurkeztu aurreko faseetan.
– Proiektuak aukeratzeko prozesua Keiretsu Spain erakundeko presidentearekin.
– Proiektuen bilakaeraren jarraipena Foroa amaitu ondoren ere.
– Inbertsiogileak prestatzeko prozesua.
– Proiektuen ko-inbertsioa bultzatzea.

 

KEIRETSU FORUMi buruz:

Inbertsio pribatuz osatutako nazioarteko sare handiena da. 2000. urtean sortu zen San Frantziskon eta 31 egoitza ditu AEBetan, Europan eta Txinan. 2.000tik gora kide ditu, 200M$ inbertitu dituztenak 250 enpresa baino gehiagotan.

www.keiretsuforum.es

 

OTEIC-i buruz

1966an sortutako euskal aholkularitza taldea, ibilbide luzea duena enpresen aholkularitzan eta ondareari buruzko aholkularitzan, eta familiak eta inbertsiogileak dira bere bezeroak. Esperientzia zabala du, besteak beste, inbertsio, finantzaketa eta nazioartekotze proiektu estrategikoetan.

www.oteic.com

 

DONOSTIA SUSTAPENA

Udal sozietate publiko honek hiriaren sustapen eta garapen ekonomiko eta soziala bultzatzea du helburu, berrikuntza, ezagutza sorkuntza eta eraldaketa, sareko lana eta proiektuen kudeaketa oinarri hartuta.

www.fomentosansebastian.org

Ángela Ming da solutions
Ekintzailetza 23 maiatza, 2020
‘Ming Da Consulting’: Txinan konfiantza, merkataritza akordioak eta aliantzak sortzeko zubia

Deustuko Unibertsitatearen 'Innogune' eraikinak, Donostian, balio erantsi handiko ekimen...Leer más

bic gipuzkoa
“Startup bioteknologiko baten egituraketa juridikoan funtsezkoak diren alderdiak”

BIC Gipuzkoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, “Startup bioteknologiko baten...Leer más

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 22 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 18tik, 22rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

leinn mondragon unibertsitatea
Ekintzailetza 21 maiatza, 2020
MONDRAGON TEAM ACADEMY-k startup sorkuntza prozesua jarri du abian Eywa eta Aipower-ekin

Startup-ak sortzeko prozesu berria Adimen Artifiziala eta Errealitate Birtualaren teknologietan...Leer más

puerto deportivo getxo
Ekintzailetza 19 maiatza, 2020
Nautika- eta kirol-ekintzailetzako zentro berri bat Kirol-Portuan

Udalak, Ekonomia Sustatzeko politikaren barruan eta Getxo jarduera ekonomikorako aukera-hiri gisa...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?