Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
31 urtarrila, 2018

Kasitoko euskal startupak 450.000 € eskuratu ditu lehen inbertsio errondan

kasitoko

“Kasitoko” teknologiak “influencer”-en marketin prozesu guztiak estandarizatzen eta automatizatzen ditu, horrela konponbide bat emanez merkatu zatikatuaren arazoari. Euskal startup horrek “marketplace” bakarrean biltzen du “influencer” agentzia/sare guztien inbentarioa.

NYC-n sortua, bere lantaldea hainbat hiritan sakabanatuta dago (Bilbo, Buenos Aires, Madril eta New York), eta urtetako esperientzia dauka publizitatearen eta onlineko marketinaren munduan; konpainia global bat da, eta bere asmoa da “influencer”-en marketin sektoreko “Google AdSense” moduko bat bihurtzea. Beren helburuek hainbat enpresaren interesa piztu dute -hala nola, BBK, Angel Club, ESADE BAN eta NYCeko “family office” bat- eta horien guztien artean 450.000 €ko ekarpena egin dute lehen inbertsio errondan.

 

Kontinente guztietako 50.000 infuencer baino gehiagok erabiltzen dute Kasitoko gaur egun. Tresna baliagarria eskaintzen die 50etik gora agentziari, eta urtebetean lortu du haien bazkide teknologiko bihurtzea, beren negozioa eskalatzeko aukera ematen baitie kudeaketa optimizatzeko softwareari esker: influencer-en afiliazioa, kanpainen argitalpen automatikoa, neurketa, kontabilitatea…

Finantzaketa guztia produktuaren garapenera bideratzeko asmoz, Kasitoko-k hitzarmen bat sinatu du Parisko afiliazio-marketinaren sektoreko “Kwanko” enpresa erraldoiarekin, hitzarmen horren bidez Europa osora zabaltzeko Kasitoko marketplace-a. Hitzarmen horrek, mundu osoko 100.000 publisher baino gehiago barne hartzen dituenak, bermatzen du 25 milioi eurotik gora fakturatuko duela 2020ra arte. Une honetan, Kasitoko negoziatzen ari da AEBetako eta Latinoamerikako beste “ad network” batzuekin, Kwanko-rekin lortu duen hitzarmena erreplikatzeko.

Kasitoko startuparen sortzaileek badute esperientzia AEBetan garatutako beste ekimen ekintzaile batzuekin, 500 bat startupetatik igaro baitira eta background zabala barneratu baitute nazioarteko onlineko marketinaren arloan. Baina Bilboko bulegoetatik egin dute zabalkuntza-prozesu osoa.

Gorka Muñecas sortzaile eta zuzendari nagusiak esan du “Kasitoko dela munduko AdTech sektoreko proiektu disruptibo, eskalagarri eta anbiziotsuena. Finantzaketa erronda honekin erakutsiko dugu badugula monetizazio potentziala, eta horri esker, geure teknologia erabiliko da munduko sare garrantzitsuenetako influencer-en kanpaina guztiak kudeatzeko”.

+info: www.kasitoko.com

 

bizipoz eider
Ekintzailetza 5 apirila, 2020
“Zahartzaroa, beharrak eta aukerak“: Beatriz Santamaría eta Eider Etxebarria, Bizipoz

Oarsoaldeak doako webinarra antolatu du "Zahartzaroa, beharrak eta aukerak" Bertan, 55 urtetik...Leer más

wake up EUS
decidata-19 covid-19
Ekintzailetza 2 apirila, 2020
Panel DeciDATA-19: Datu Hobeak, Erabaki Hobeak euskal ospitaleen sistemarako.

Nola ari da eragiten COVID-19 euskal ospitaleen sisteman? ...Zein ospitale ari...Leer más

PerpetumMobile
PerpetumMobile: Diseinuak eta koloreak Inklusioan laguntzeko

PerpetumMobile 2018an sortu zen ekimen koloreztatu bat da. Bartzelonako erdiguneko biltegi batean...Leer más

Ekintzailetza 31 martxoa, 2020
CoChallenge! Covid-19aren inpaktu negatiboa murrizteko ideiak

Mondragon Team Academy-k programa bat abiarazi du ekintzailetza sozialeko proposamenak...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?