Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

18 maiatza, 2015
Javier Megías: Barne-ekintzailetzaren gakoak

Javier Megias Miñaoko Parke Teknologikoan izango da datorren maiatzaren 29an, barne-ekintzailetza edo ekintzailetza korporatiboaren gakoak aztertzeko parte hartzaileekin batera.

Javierrek urtetako ibilbide oparo eta arrakastatsua egin du ekintzailetzaren hainbat arlotan: estrategia eta negozio-ereduetan aditua da, hainbat enpresetako aholkularia eta zuzendaritza-postuak bete ditu askotariko enpresatan, ETEtan zein multinazionaletan. Gaur egun, estrategia aholkularia da eta Europako Batzordean aholkularia.

Bere gogoetak nazioarte mailan hainbat sari irabazi dituen bere blogean irakur ditzakezu; horien artean aipatzekoa da 2011. urtean gaztelaniazko negozio-blogik onenari emandako saria.

Eta bere ikuspegiak ezagutzen hasteko, hona 2013. urteko uztailean egindako TEDxValencia saioko bere agerraldia.

Bilera honetan parte hartzea doan da, baina leku-kopurua mugatua denez gero, interesa duzuenok IZENA EMATEA gomendatzen dugu.

Barne Ekintzailetza 17 uztaila, 2019
Ekomodo: “Gure produktuak aitzakia besterik ez dira mezu bat helarazteko”

  Plastikozko hondakinak produktu berri bihurtzen dituen proiektua, Europako EUSIC...Leer más

Barne Ekintzailetza 13 abendua, 2018
Permesa Arquitectura zenbait proiekturekin abiatu da Madrilen eta Txilen

Konpainia bizkaitarra Barajasko T4ko estalkia birmoldatzeaz eta Txileko ospitale bateko teilatua...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?