Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

17 otsaila, 2016
Izaera ekintzailea duten gazteen bila gabiltza… etorkizuna elkarrekin eraikitzeko!

MONDRAGONeko BACek, GEP-MUren laguntzarekin, Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz ekimenaren 2. edizioa sustatzen du (E3!).

E3! proiektuak, hein batean, hauxe adierazten du: Debagoienean badagoela lanik gabeko gazteek osatutako giza kapital garrantzitsu bat goi mailako prestakuntza tekniko eta unibertsitarioa duena eta esperientzia ekintzaileen protagonista izateko moduan dagoena.

 

Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimenak, hain zuzen, pertsona horiei

-Egituratutako prozesu batean parte hartzeko aukera eskaintzen die.

-Proiektu horretan ebaluatu egiten da, arlo teknikotik eta merkatuarenetik, enpresek epe laburrera negozio aukerak sortzeko aurkezten dituzten proiektuen egingarritasuna.

-Proiektu horiek, oinarri teknologikoa duten ekintzailetza proiektuen bidez gauzatzeko modukoak dira.

-Protagonistak, berriz, prestakuntza tekniko handiko gazte langabeak dira.

-Kontua da gazte horiek beren gaitasun espezifikoak erabiltzea teknologia nahiz merkatu arloko erronka jakin bati erantzuteko.

 

E3! ekimenaren birtualtasuna hauxe da: prozesu sinergiko eta egituratu baten barruan, gazte tituludunen jarduera ekintzailea eta enpresen ekintzailetza prozesuak bateratzea.

 

Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimenaren 2. edizioa Europako Gizarte Funtsak finantzatuko du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Enpleguaren 2014-2020 aldirako Programa Operatiboaren barruan.

 

E3! ekimena zabalik dago lan barik dauden gazte tituludunek eta ekintzailetzarekin konprometituta dauden MONDRAGONeko enpresek libreki parte har dezaten. Hona hemen E3! ekimenean parte hartzerakoan enpresek hartzen dituzten konpromisoak:

-E3! ekimenaren barruan garatzeko moduko negozio berrien proiektuak proposatzea.

-Enpresa ekimen berri bat plazaratzeko prozesuaren barruan, sustatzaile bat edo gehiago gidatzen jardungo duten senior langileak jartzea begirale gisa.

-Sustatzailegaien artean hautaketa egiteko elkarrizketetan parte hartzea.

-Enpresek beren instalazioetan hartzea sustatzaileak.

-Proiektuaren aurrerapen partzialak aurkezteko saioetara eta proiektuen amaierako aurkezpenetara joatea.

 

E3! proiektuan parte hartu nahi duten pertsonek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

-Lan barik egotea eta Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emanda edukitzea.

-16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago edukitzea.

-Unibertsitateko titulu ofiziala edukitzea, edo lanbide heziketako titulua, maila ertainekoa edo goi mailakoa.

 

Hona hemen E3! prozesuan parte hartzerakoan pertsonek hartzen dituzten konpromisoak:

-6 hilabetean E3! proiektuan dedikazio osoz jardungo dutela ziurtatzea.

-Sustatzaileak enpresa baten instalazioetan lan egingo du, begirale moduan jardungo duen senior baten gidaritzapean.

-Gazte sustatzaileek “Negozio berrien abiarazlea” garapen metodologiari buruzko saioetara joan beharko dute (lanaldi erdi 15 egunean behin).

-Bai aurrerapen partzialak aurkezteko saioak bai proiektu amaierako aurkezpena, prozesuan inplikatutako enpresen eta erakundeen ordezkarien aurrean egingo dira.

 

Hona hemen gazte ekintzaileak kontratatzeko oinarrizko baldintzak:

-Enpresek hautatuko dituzte sustatzaileak; horretarako, Curriculum Vitaeak aztertzeaz gain, hautagaiei elkarrizketak egingo dizkiete.

-Sustatzaile batek bere proiektua zein enpresatan landuko, bada enpresa horrexek egingo dio kontratua.

-Izenpetuko diren kontratuak aldi baterakoak izango dira, sei hilabeterako.

-Europako Gizarte Funtsak finantzatuko ditu bai soldata gordinei bai Gizarte Segurantzarako kotizazioari dagozkien gastuak.

 

EPS-MUk eta MONDRAGONeko BACek uste dute E3! prozesua lagungarria izango dela ekimen  honetara hurbiltzen diren gazteentzat arlo hauetan:

-Esperientzia eta gaitasuna hartzea, ekintzailetzako benetako esperientzietan protagonismoa hartuz.

-Negozio berrien sustapenarekin konprometitutako enpresetara sartzea.

-Negozio berriak sustatzeko grina eta kezka berbera duten beste pertsona batzuk ezagutzea.

-Eta, beharbada, beren ibilbide profesionala bideratzeko aukera, etorkizun oparo baterako ahalmena duten enpresa ekimenetan parte hartuz.

Une honetan, E3! ekimenean parte hartzeko prest dauden gazteak erakartzeko prozesua ireki da. Interesa duten pertsonek honako hau egin behar dute:

-E3! proiektuan parte hartu ahal izateko ezarrita dauden baldintzak betetzen dituztela egiaztatu.

-LANBIDEren bulego batean, Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emateko izapidea egin.

-Curriculum Vitaea helbide elektroniko honetara bidali: e3.mgep@mondragon.edu

 

Parte hartu… Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! Eraiki etorkizuna gurekin!

 

MONDRAGONeko BACi buruz

MONDRAGON Sustapen Zentroak bultzatuta, ISEA S. COOP.ek MONDRAGONeko Business Acceleration Center – BACa dinamizatzen du. BAC ekimenaren xedea zera da: elkarren arteko lankidetza bidez sortutako negozio berriak sustatuz, enpresa ekimenak abiarazteko prozesuak indartzea.

ISEA S.COOP. garapen teknologiko, berrikuntza eta ekintzailetzako zentro bat da, pribatua eta irabazi asmorik gabekoa, MONDRAGON Korporazioko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren barruan diharduena.

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?