Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

22 martxoa, 2017
Irisbond, ABB-rekin arituko da robotika kolaboratiboaren esparruan

Euskal konpainiak begiradaren bitartezko bere komunikazio teknologiarekin pertsonak eta robotak konektatuko ditu, startup-ak bizkortzeko BIND 4.0 programaren testuinguruan

 

Ikusmen artifizialeko eta lagundutako komunikazio sistema teknologikoetan espezializatutako Irisbond enpresa gipuzkoarrak, ingeniaritza elektrikoaren eta automatizazio industrialeko ABB konpainiarekin kolaboratuko du robotika kolaboratiboaren esparruan eta Eusko Jaurlaritzak eta SPRI-k startup-ak bizkortzeko BIND 4.0 programaren testuinguruan.

 

Orain dela hiru urte, euskal enpresak, Vicomtech-IK4 aplikatutako ikerkuntza zentroarekin batera, eye-tracking teknologian oinarritutako sistema bat sustatu zuen, desgaitasun latza pairatzen duten pertsonei, begiradaren bitartez, erraz eta intuitiboki ordenagailu batekin komunikatzeko aukera ematen duen soluzioa.

 

Irisbond-ek garatutako sistemak, ordenagailura konektatutako hardware gailu bat eta begien mugimendu soil batez, gailu elektroniko batekin edo inguruko pertsonekin komunikatzeko aukera eskaintzen duen software bat darabiltza.

 

Gipuzkoar enpresaren parte hartzeak BIND 4.0 programan, orain arte irisgarritasunaren esparrura bereziki bideratutako sistemaren eskutik industria-mundura salto egiteko aukera emango dio konpainiari. Ildo honetan, euskal enpresak ABB-rekin robotika kolaboratiboaren eskutiko komunikazio alternatiboaren ezartzean lan egingo du. Ezartze honek, industriako langileei robotekin komunikatzeko eta industria-prozesuak optimizatzeko aukera eskaini emango die.

 

BIND 4.0 ekimena, teknologia oso aurrerakoia duten start up-ak, trakzio-enpresekin batera, merkatuko produktuetan teknologia hori aplika dezakegun proiektuak egiteko aukera ematen duen Eusko Jaurlaritzaren eskutiko apustu oso garrantzitsua da”, azaldu du Irisbond-eko CEO Eduardo Jaureguik.

 

Industria-sektorean erabiltzeaz gain, Irisbond-en eye-tracking teknologia, erabiltasuna, automobilgintza edo ospitale-sektorea bezalako beste alorretan erabil daiteke. “komunikazio alternatiboaren esparruan, nazioarte mailan erreferente gisa koka gaitezen, zentro teknologikoekin lankidetzak garatzen ari gara, eye-tracking teknologia eskaintzeko beste lankidetza bide batzuk arakatuz”, adierazi du Jaureguik.

 

Eduardo Jauregui, Irisbond enpresaren zuzendari nagusia

 

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Basque Industry 4.0 1 ekaina, 2020
Ikusi-k indartu egin ditu 4.0 Industriara eta eraldaketa digitalera bideratutako zerbitzuak

  Euskal konpainia datuen bilketa eta analisiarekin lotutako proiektuetan zentratzen da,...Leer más

Basque Industry 4.0 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?