Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 Marzo, 2019 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Gipuzkoako Foru Aldundiak, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, “Boston Immersion Program-en” parte hartzeko proiektu bat babestuko du

Startup-entzako mundu mailan ekintzailetza ekosistema aurreratuenetako batean kokatzen den, Bostonen alegia, murgiltze eta azelerazio programa baten aurrean gaude.
Richi Entrepreneurs

Startup-entzako mundu mailan ekintzailetza ekosistema aurreratuenetako batean kokatzen den, Bostonen alegia, murgiltze eta azelerazio programa baten aurrean gaude.

Richi Entrepreneurs-eko  Boston Immersion Program”, ACTION Innovation Network-ekin batera elkarlanean antolatuta dago (Massachusetts eta New England azeleragailuek elkartea), eta mundu mailan Biomedika (Medtech, biotech eta digital health) eta Cleantech arloan inpaktu altua duten produktuak edota kontzeptu-probak garatzen ari diren startup onenei zuzenduta dago.

Programan zehar, parte-hartzaileek Boston-eko berrikuntza ekosistemako eragile garrantzitsuenekin (industria, inbertsoreak, ospitaleak, erakunde publiko zein pribatuak, inkubategiak, azeleratzaileak, zentro teknologikoak, ….) harremanetan jartzeko aukera izango dute. Horretaz gain, parte-hartzaileek amerikar merkatuan sektore konkretu honen funtzionamendua eta nondik norakoa ezagutu eta lehenengo kontaktuak kudeatzeko oinarrizko gaitasunak garatuko dituzte.

BIC Gipuzkoako Biomedika arloko ekintzailetza proiekturik onenak Richi Entrepreneurs erakundearen 2019ko “Boston Immersion Program” parte hartzeko aukera izango du irailaren 30tik urriaren 4arte, lehenengo fase batean, eta azaroaren 12tik 22ra bigarren fase batean.

Bekaren eskaera egiteko azken eguna 2019ko maiatzaren 10a, 13:00etan izango da.

Immersion Program Boston Cronograma - Castellano

Informazio gehiago:  Call_Immersion-Program-Boston_euskaraz.pdf

Eskaera egiteko: Hemen.

Lotutako albisteak

Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
Ideas que cuentan, Álava Emprende 12 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Araba Ekintzaile’ enpresak hamazazpi proiektu finalista aukeratu ditu, “Tu idea cuenta” lehiaketaren 2024. edizioko sarietarako hautagai izango direnak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak