Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 urria, 2020 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

BBF Fintech-ek berrikuntza irekiaren programaren lehen edizioa kaleratu du

Berrikuntza irekia: enpresen berritzeko gaitasunak bultzatzea, haien lankidetza-maila areagotuz
fintch 2020 kutxabank laboralkutxa

BBF Fintech-ek berrikuntza irekiaren programaren lehen edizioa kaleratu du, Laboral Kutxa, Kutxabank eta 7 startup disruptiboekin batera finantza-sektorean.

Mundua aldatzen ari da, aurrekaririk gabeko mailan. Azken hilabete hauetan, Covid-19ko krisiak izugarrizko eragina izan du gure gizartean, eta, beste behin ere, enpresen berritzeko gaitasuna biziraupen-kontua bihurtu da, betiere aurrerapen teknologikoek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz. Berrikuntza da, ziurrenik, negozioen garapen jasangarrian eragin handiena duen erabakietako bat.

Testuinguru horretan, BBF Fintech-ek (Mondragon Unibertsitatearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekimena, finantza-sektorean ekintzailetza eta berrikuntza disruptiboa sortzea helburu duena) bere berrikuntza-programa irekiaren lehen edizioa abiarazi du. Horren bidez, oso ideia sinple bat defendatzen du: berritzeko modu parte-hartzaileagoa eta deszentralizatuagoa baloratzea, eta kanpoko kolaboratzaileei irekitzea, irtenbide funtzionalak elkarrekin sortzeko.

“Berrikuntza irekiaren eredua hartzeak ez du esan nahi zure enpresaren barruan mugak izatea, baizik eta talentu eta ideia disruptiboetarako sarbide zabalagoa izatea. Kanpora begiratzeak ematen dizu balioa, zure ohiko ingurunetik urrunago. “- Maitane Martín Crego, BBFko Fintech berrikuntza irekiko programaren arduraduna eta Team Coach-a Mondragon Team Academyn.

Gaur egun, finantza-erakundeek eta bankuek hainbat erronkari egin behar diete aurre bezeroekiko harremanari dagokionez: banku-aplikazio intuitiboagoak proposatzea, erabiltzailearen esperientzia hobetzea, finantza-produktuen erosketa arintzea, aseguru bat modu errazagoan kontratatzea, bezeroarekiko arreta optimizatzea, etab.

Hori guztia, alde batera utzi gabe gardentasunaren eta bikaintasunaren bankuen leloa, zeinak behartzen baititu segurtasunaren, sinesgarritasunaren eta fidagarritasunaren estandarrak mantentzera, eboluzionatzen duten bitartean eta bezeroen eraldaketa digitalera eta kontsumo-ohitura berrietara egokitzen diren bitartean.

Berrikuntza irekiaren programaren bidez, Laboral Kutxak eta Kutxabankek bankuaren balio diferentziala argitara atera nahi dute, eta bezeroentzako irtenbide eragingarriak definitu. Hori guztia, erabiltzaile gisa dituzten esperientziak parteka ditzaketen lehen mailako ekintzaileekin eta startupekin elkarrizketa zintzoa izatea baloratuz, eta Big data, Konputazio Kuantikoa, Adimen Artifiziala, Kriptomoneda, Zibersegurtasuna, mugikorrekin egindako ordainketak eta finantzekin eta teknologiarekin lotutako beste arlo batzuetako ezagutzak emanez.

“Ziurgabetasun handiko ingurune honetan, oso interesgarria iruditzen zaigu BBF Fintech programan parte hartzea, gure bezeroei balio diferentziala emango dieten beste aukera berritzaile batzuk gauzatzeko” – Xele Olaizola, Kutxabankeko Behatoki Digitaleko arduraduna.

Programa Mondragon Team Academyren metodologian oinarritzen da, hau da, elkarrekin praktikatik eta hipotesiak testatu eta baliozkotzetik ikasten duten ekintzaileen taldeak sortzean. Hautaketa prozesu zorrotz baten ondoren, elkarrekin sortzeko 6 moduluetan parte hartuko duten startup-ak honako hauek dira:

•Deep Karma
• Innkubo
•Fazil
• Quantum mads
• Finanhub
• Tak Pay
•Fintech Payments

“Gure kudeaketa-eremu zabaleko arlo espezifikoetan oso espezializatuta dauden fintech eta startup delakoekin lankidetzan aritzeak aukera emango digu gure bezeroei zerbitzurik onena emateko eta haien itxaropenak betetzeko, etorkizunerako aukera handiak irekiz” – Mirari Tejero, Laboral Kutxako Enpresen Negozioaren Garapena.

Programa 2021eko urtarrilean amaitzean, talde-lanaren ondoriozko proposamenen aurkezpena egingo da. Parte hartzen duten banketxeetako ordezkariek eta BBF Fintech-eko berrikuntza-komunitateko kideek osatutako epaimahai batek aukeratuko du kontzeptu proba gisa garatuko den ideiarik potentzialena, Laboral Kutxa, Kutxabank eta Dominion Digital Banking & Insurance-ekin batera (BBF Fintech-en partner teknologikoa).

BBF Fintech Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Mondragon Unibertsitatearen ekimena da, eta finantza-sektorean ekintzailetza eta berrikuntza disruptiboa sortzea du helburu.
BBF Fintechek finantzetan aitzindaria den espiritu ekintzaileari berrekin dio, Bilbo fintech arloan erreferentziazko polo bihurtzeko, eta finantza-sektorera bideratutako teknologia berriei lotutako startup-en talentu ekintzailea bankuekin eta erakunde korporatiboekin konektatu du, negozio-eredu berriak gidatzeko.

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak