Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

17 uztaila, 2017
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako startupen 48 proiektu babestu dituzte urtearen lehen sei hilabeteetan

Urtearen lehen sei hilabeteetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRI Taldearen bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ia 800.000 eurorainoko laguntzak eman dizkiete Gipuzkoako startupen 48 ekintzailetza-proiekturi. BIC Gipuzkoa zentroaren tutoretzapean garatuko diren ekimen ekintzaile horietako gehienek zerikusia dute 4.0 Industriarekin, baina baita ere arkitektura sektorearekin, kirolarekin, aeronautikarekin, edo hondakinen birbalorazioarekin.

Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldea partaide dira erdibana BIC Gipuzkoa Enpresa eta Berrikuntza Zentroan. 1993an sortu zenetik, motor garrantzitsua da eskualdearen garapenerako, nahikoa gaitasun duelarik Gipuzkoako ekintzaile eta enpresa berrien premia zehatzei aurrea hartzeko, egokitzeko eta erantzuteko. Orobat helburutzat du berrikuntza eta prestakuntza sustatu eta enpresa-jarduera indartzea bere ingurune geografikoan, lankidetza estuan arituz Teknologi Zentroekin, erakunde publiko nahiz pribatuekin eta Unibertsitateekin.

Laguntza horiek Ekintzaile programaren eta Basquefondo funtsaren bitartez tramitatu dira. Lehenak babesa ematen du enpresa-ideia bat heldutasun fasera iritsi dadin BIC zentro batean, eta ideia, azkenean, enpresa bihurtzen bada, aukera dago maileguak eskuratzeko baldintza abantailatsuetan. Pertsona fisikoei, mikro-enpresei, ETEei eta enpresa industrial handiei edo haiekin lotutako zerbitzu enpresei zuzentzen zaie. Kasu honetan, ia milioi erdi euroko laguntzak eman zaizkie 44 proiekturi. Basquefondo funtsa 2014an sortu zen, eta bere helburua da inbertsioak egitea edozein garapen fasetan dauden enpresen kapitalean eta ekintzailetza sustatzea. Guztira, 300.000 euroko laguntzak eman zaizkie lau proiekturi, bai kapital bezala eta bai mailegu parte-hartzaile gisa.

Azken urtean, Gipuzkoan, Ekintzaile programaren bidez gehienbat 15.000 eta 20.000 euro bitarteko laguntzak eman dira proiektuko, baina izan da 25.000 eurorainoko laguntza jaso duenik ere. Era askotako ekimenak babestu dira, besteak beste, hauek: Kitesurf egiteko hidro-hegal olinpiko baten garapena; bizikletentzat disko bidezko balazta-sistema seguru bat merkaturatzea; estimulazio neuro-kognitiboko konponbideak gaixotasun neurologikoak dituztenentzat eta pertsona nagusientzat; produktu kosmetikoen gama bat garatzea mahatsaren printzipio aktiboak erabiliz; edota estaldura biziki hidrofiloak, protesien desgastea murrizteko.

SPRI Taldeak hainbat tresna eskaintzen ditu ekintzailetzari laguntzeko, eta tresna horiek 5,8 milioi euroko zuzkidura dute aurten. Horien artean aipatzekoa da BIND 4.0 programa, 4.0 Industriako startup onenak erakartzeko nazioarteko lehen ekimena. Hain zuzen ere, uztailean jarri da martxan 4.0 industriako startupentzako euskal azeleragailu publiko-pribatu horren bigarren edizioa, mundu osoko enpresa gorakorren talentua eta berrikuntza erakartzeko eta, bide horretatik, euskal industria-sarearen zerbitzura jartzeko.

Oraingo honetan, industria sektoreko punta-puntako 27 enpresak parte hartuko dute BIND 4.0 ekimenean. Izen handiko 12 enpresa berrik erabaki dute programaren edizio honetan parte hartzea, startupen euskal azeleragailu publiko-pribatuak lehen edizioan izandako arrakastak bultzatuta.

AERNNOVA, Alegria Activity, Arcelor Mittal, BATZ, Bridgestone, Cikautxo, Elay, Grupo Elecnor, Gestamp, RPK, SENER eta Sidenor dira BIND 4.0 ekimenean parte hartzea erabaki duten trakzio-konpainia berriak. Hona hemen ekintzailetza industrial aurreratuko programa honen lehen edizioan izena eman zutenak: ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat Group, Euskaltel, Fagor Ederlan, Grupo Maier, Grupo Alcor, Grupo ULMA, Iberdrola, ITP, Mercedes-Benz Vitoria, Michelin, NEM Solutions eta Repsol-Petronor. Multzo horri beste 12 gehitu zaizkionez, aurten 27 parte-hartzaile izango dira guztira.

Baina hori ez da izan BIND 4.0 programaren lorpen bakarra. Lehen urteko (2016) emaitza onek 4.0 sektoreko bi erraldoiren arreta erakarri dute: Google eta Amazon. Hala, bigarren deialdi honetan, Google eta Amazon bazkide teknologikoen artean egongo dira lehenengoan parte hartu zuten beste bi handirekin batera: Microsoft eta Siemens. Partner teknologiko gisa, lau enpresa handi horiek tutore taldea indartu eta BIND 4.0 programako prestakuntza-programa aberastuko dute. Gainera, hobaridun produktu eta zerbitzuak eskainiko dituzte eta laguntza teknologikoa emango diete aukeratutako startupei.

nantek aplanet Wivo
Ekintzailetza 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Ekintzailetza 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

hodei cloud hodeicloud
Ekintzailetza 27 maiatza, 2020
HodeiCloud, BIC Bizkaia Ezkerraldeko inkubagailuan

Manuel Asís Managing, HodeiClouden zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?