Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

27 martxoa, 2017
Eusko Jaurlaritzak barne ekintzailetzaren aldeko apustua inadartu du

Garapen Ekonomikoa eta Azpiegitura sailak barne-ekintzailetza sustatzeko ekimenaren hirugarren edizioa jarri du abian, enpresetan negozio eta produktu berriak sortzeko jarduera ekonomikoa bultzatzea helburua duena.

Ekimena abian izan den bi urtetan 80 enpresa baino gehiago baliatu dira adituen laguntza indibidualizatuko neurriez, eta 300dik gora enpresa-arduradunek hartu dute parte prestakuntza-ekintzetan.

 

Enpresak, startup eta Euskadiko ekintzailetza-ekosistema osatzen duten eragileek bat egin dute gaur BIC Bizkaia Ezkerraldearen egoitzan, “Enpresa ekintzaileak: sortu edo bihurtu?” izenburuko jardunaldian parte hartzeko eta honenbestez, Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren hirugarren edizioari ekiteko. Ekimenaren buru Eusko Jaurlaritza da, Spri-ren bitartez, eta hiru lurralde historikoetako BIC erakundeek parte hartzen dute beren garapenean, beste zenbait eragile sozio-ekonomikoren batera (merkataritza-ganberak, klusterrak, enpresa-elkarteak, eta abar); 40tik gora dira beren esperientzia partekatzen duten euskal enpresak, ekimena osatzeko.

 

Ekimenaren helburua da negozio berriak garatzen laguntzea enpresek dituzten barne-gaitasunetatik abiatuta, eta horretarako laguntza pertsonalizatua eskaintzen da hazkunde eta lanpostu-sorrerarako aukera handiak dituzten epe ertain eta luzeko proiektuak garatzeko. Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria den Aitor Urzelaik barne-ekintzailetzaren garrantzia azpimarratu du, bere hitzetan “jarrera hori enpresen barruan eraldaketarako giltzarria baita, barne-talentua baliatzeko ezinbestekoa baita. Ekintzailetzaren alde egiten dugun apustua jarduera sozio-ekonomiko osoa zeharkatzen du, eta ekimen honekin enpresen beraien barne-gaitasunak azalera ekartzea nahi dugu, eta behar duten laguntza guztia eskaintzen diegu hala izan dadin”.

 

Aurreko edizioetako datuek agerian uzten dute enpresetan bertan honek sortu duen interesa: 1.000 lagunetik gora dira sentsibilizazio-ekintzetan parte hartu duten pertsonak, 80 enpresek negozio berriak garatzeko laguntza aditu pertsonalizatua izan dute, eta enpresetako zuzendaritza osatzen duten 300 pertsonek formazio-saioetan parte hartu dute.

 

Oinarri honen gainean osatu da edizio honetako eskaintza; Urzelaik azpimarratu duenez, “apustua sendotu dugu, eta enpresek dituzten beharrizanak modu zuzenago batez erantzutera bideratu egin dugu, bereziki industrian diharduten enpresa ertainei eraldaketarako bide eta bitarteko egokiak eskaintzeko”.

 

2017ko ekintzak

Barne-ekintzailetza sustatzeko “Up! Euskadi” ekimena 2014. urtean abiatu zen. Aurtengo ekitaldiari begira, enpresen beharrizanekin konexioa sendotzen dituzten lan-lerroak indartu egin dira, beren barne-gaitasunak garatzeko “neurrira” egindako ekintzak eta lan-tresnak eskainita.

 

Ekimena aurkezteko ekitaldian bi hitzaldi nagusi izan dira, barne-ekintzailetzan eta enpresa-eraldaketan aditu diren hizlariekin. Batetik, Néstor Guerra (IEC taldeko sortzailea eta CEO da eta Business Design & Lean Startup arloan irakasle EOI erakundean), berrasmatzeko gaitasuna izatearen garrantziaz hitz egin duena, startup-en ezaugarrietan oinarrituta, hala nola, aurrea hartzeko gaitasuna, bizkortasuna eta esperimentazioa; eta bestetik, Juan Luis Rodríguez Sánchez del Álamo, Repsol enpresako berrikuntzako zuzendariaren ondokoa izandakoa, gaur egun Tools 4 Digital Innovation etxeko bazkidea, barne-ekintzailetzaren gakoan lan egin nahi duen enpresa mobilizatzeari begira aholkuak eman dituena.

intraemprendimiento
Barnekintzailetza 26 ekaina, 2020
Barne Ekintzailetza: Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk enpresentzako laguntza indartu dute

Ba al du zure enpresak negozio-aukera berririk? Covid-19rekin lotutako jardueraren bat egin al...Leer más

kentu
Barnekintzailetza 28 maiatza, 2020
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

Barnekintzailetza 25 maiatza, 2020
LabsLand-ek bere urruneko laborategi-sarea ireki du ikastetxeentzat

  Proiektu honekin posible da denbora errealeko esperimentuak egitea mundu osoko...Leer más

David Zabala
Barnekintzailetza 15 apirila, 2020
Ekomodo: “Inoiz baino lankidetza eta batasun handiagoa behar dugu krisi hau bezalako erronkei aurre egiteko”

  Ekonomia Zirkularreko Europako erreferentea den enpresak (Eko-REC taldeko spin off-a)...Leer más

PerpetumMobile
Barnekintzailetza 2 apirila, 2020
PerpetumMobile: Diseinuak eta koloreak Inklusioan laguntzeko

PerpetumMobile 2018an sortu zen ekimen koloreztatu bat da. Bartzelonako erdiguneko biltegi batean...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?