Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
7 otsaila, 2018

Eusko Jaurlaritzak barne-ekintzailetzako apustua sendotu du

Barne-ekintzailetza ihardunaldi bat.

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Azpiegitura sailak abian jarri du Barne-Ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren laugarren edizioa, enpresen barrutik negozio eta produktu berriak garatuz jarduera ekonomikoa sortzeko.

Ekimenak hiru urte eta erdi egin du jadanik, eta denbora horretan 125 enpresek erabili dute barne-ekintzailetzako aholkularitza indibidualizatua eta 900dik gora dira prestakuntza-jardueratan parte hartu duten zuzendaritza-kideak.

 

Laugarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak eta SPRI taldeak, BIC Araba, BEAZ Bizkaia, BIC Ezkerraldea eta BIC Gipuzkoa zentroekin batera, abian jarri dute barne-ekintzailetzan murgiltzeko akonpainamendu eta prestakuntza-programa. Ekimena martxan jarri zenetik, 125 enpresek negozio berriak abian jartzeko norbanako akonpainamendu aditua eskatu dute eta zuzendaritza-ardurak dituzten 900 lagun inguruk parte hartu dute prestakuntza zein kontraste adituko saioetan.

Bertako enpresek arlo honetan dituzten beharrak zehatzago ezagutzeko, 2017. urtean barne-ekintzailetzan esperientzia duten enpresen artean  inkesta egin da, eta urtean zehar ezagutaraziko dira emaitzak.

Ekintza eta ekimen-sorta honen helburua da euskal enpresetan negozio berriak sortzea, lehiakortasuna handitzeko. Inkestan parte hartu duten enpresen artean, %68k esan du negozio berrien bila ari direla arriskuak dibertsifikatzeko eta diru-sarrera, hazkunde eta errentagarritasun-iturri berriak eskuratzeko. Gainerakoen esanetan, bide hau egokia da bezeroek azaldutako beharrei erantzuteko eta merkatuaren eskakizun berriei aurre egiteko.

Aitor Urzelai, Ekintzailetza, Berrikuntza ta Informazioaren Gizartea arloko zuzendariak aurreko edizioetako emaitza onak nabarmendu ditu eta aurtengo lehentasunen artean kokatu du. Bere hitzetan, “ekintzailetza sustatzeko apustua jarduera sozio-ekonomikoa zeharkatzen duen lerroa da, eta ekimen honekin enpresen barne-gaitasunak ahalik eta gehien azaleratu nahi ditugu, geure babesa eta laguntza eskainiz beren ahalak gara ditzaten, eta etorkizun-negozioak abian jar ditzaten”.

Aurreko urtetan bezala, euskal erakundeek sentsibilizazio, akonpainamendu adituko eta prestakuntzako jarduerak prestatu dituzte enpresei eskaintzeko. Bide horretan laguntzaile dituzte 25tik gora erakunde eta elkarte (klusterrak, enpresa-elkarteak, merkataritza-ganberak, eta abar) euskal enpresa-sare osora heltzeko helburuarekin.

-----------------

Eta gogoak pizten hasteko, hemen duzu bi aditu handik barne-ekintzailetzari buruz utzi dizkiguten gogoetak. Gurekin izan ziren joan den azaroan BIC Araban egindako mintegian, eta asko dakite barne-ekintzailetzaren kudeaketa eta garapenaz.

 

Jose Maria Luzarraga eta Jose Antonio Moriano 

Barnekintzailetza 2 martxoa, 2020
Ekomodo enpresak produkzio eta kontsumo arduratsuaren go!ODS aitortza jaso du

Eko-Rec enpresaren spinoff-ak SPRI Taldearen laguntza jaso du Ekintzaile programaren...Leer más

conexiones improbables píldoras urola kosta
Barnekintzailetza 3 iraila, 2019
Urola Kosta-Lab: Pilula sortzailea 2019

Urola Kosta Mankomunitateak Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien aldeko apostua egin du....Leer más

Barnekintzailetza 17 ekaina, 2019
Enpresa arteko lankidetza eta tamaina handitzeko premia berriro helburu “Cita Emprende” ekitaldian

  Tabakaleran egingo da, ekainaren 19an (asteazkena), ETEen eta inbertitzaileen arteko...Leer más

bilbao mentoring
Barnekintzailetza 13 ekaina, 2019
“Bilbao Mentoring Conference” ekimenaren IV. edizioan

Ekainaren 20an, Bilbao Mentoring Conference delakoaren IV. edizioa antolatuko da Euskalduna...Leer más

Georges Beling
Barnekintzailetza 9 ekaina, 2019
‘Piramidearen oinarrian Aplikatutako Berrikuntza Zentroa’ eta ‘Life Kontainer’ aurkeztuko dira Bilbon

Berriki, Georges Belingaren lanak ‘Novia Salcedo’ saria jaso du Koop SF 34-ren eskutik,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?