Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

22 ekaina, 2015
Donostiak lehenbizikoz ostatatuko du Betabeers ekimena, 3D inprimaketari, App-ei eta sorkuntza kolaboratiboari buruzko hitzaldiz osatutako egitarau batekin

Datorren uztailaren 3an Betabeers Donostia ekimenaren lehen edizioa egingo da

Datorren uztailaren 3an Betabeers Donostia ekimenaren lehen edizioa egingo da Donostian. Topaketa horren helburua da ezagutzak eta proiektuak partekatzea, eta zabalik dago bai garatzaileentzat eta baita ere ekintzailetza teknologikoan interesatuta dagoen edonorentzat. Beste Betabeers topaketa batzuen formatuari jarraiki, hitzaldiak, aurkezpenak eta networking-espazio bat antolatuko dituzte, baliabideak trukatzeko eta tokian tokiko enpresa ideia berriei ikusgarritasuna emateko giro informal batean.
Betabeers Donostia ekimenaren lehen edizio honetan, Artek(Lab) laborategia aurkeztuko du Dani Tiradok, laborategiaren sortzaileetako batek. Donostian kokatutako esperimentazio eta sorkuntzarako espazio ireki bat da, eta helburutzat du artea, zientzia eta teknologia gizarteratzea. Segidan, Saúl Cinterok “Cómo desarrollar una aplicación móvil y no fracasar en el intento” hitzaldia eskainiko du. Cintero MoveOn Sports Tracker proiektuaren bultzatzaileetako bat da. MoveOn Sports Tracker software libreko doako aplikazio mugikor bat da eta aukera ematen du, geoposizionamenduan oinarriturik, kirol jarduerak, ibilbideak eta entrenamenduak erregistratzeko. Betabeers Donostia ekitaldian, aplikazioaren sortzaileak komunitatearekin partekatuko du aplikazio mugikor bat merkaturatzearen esperientzia, hau da, bertatik bertara azalduko du zer ikasi duen eta zein akats egin dituen.
Bertan izango da baita ere 3D inprimagailuentzako diseinu zerbitzuak eta materialak eskaintzen dituen Plabs 3D enpresako Josu Redondo, zeinak hitzaldi praktiko bat emango baitu tresna horiek erabiliz piezak fabrikatzen irakasteko. Azkenik, BIME Hack Day 2015 topaketa aurkeztuko da, zeina urriaren 30 eta 31n egingo baita BIME jaialdiaren barruan. BIME Hack Day-k hitzaldiak eta workshopak eskainiko ditu eta baita ere aplikazioak garatzeko hackatoi bat.
Betabeers ekimena 2010ean sortu zen Madrilen programatzaile-komunitate baten ekimenez, ikusi baitzuten ez zegoela garatzaileentzako ekitaldi espezifikorik proiektu propioak, ezagutzak eta baliabideak partekatzeko. Bost urteren buruan, ideia hori 29 egoitzatara hedatu da, Bilbo eta Gasteiz barne. Topaketa horiek, hiri bakoitzeko taldeek antolatzen dituztenak, helburutzat dute orobat lankidetza sustatzea esparru desberdinetako profesionalen artean, eta beti amaitzen dira networking ekintza batekin eta garagardo baten inguruan.

Betabeers

up euskadi wake up
Ekintzailetza 23 uztaila, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Uztailaren 19tik, 23rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

premios toribio echevarria sariak
Ekintzailetza 22 uztaila, 2021
‘Innovation Tree’ eta ‘Polykey Polymers’, Toribio Echevarria 2021 Saridunak ekintzailetza berritzailean

Startup hauek, 'Innovation Tree'-k, ‘Enpresa asmoak’ kategorian, eta 'Polykey Polymers'-ek,...Leer más

surf irekia
Ekintzailetza 21 uztaila, 2021
Surf Irekia, pertsona orok olatuez disfrutatzeko teknologia irekiak

3DLan erakundeak eta Barrika Surf Camp eskolak Surf Irekia sortu dute, mugikortasun gutxiagotua...Leer más

Handira jo
Handira Jo ‘lehiaketak enpresa-proiektu bihurtzeko aukera duten tesiei sariak emango dizkie

Ostegunean, uztailak 15, "Handira Jo" lehiaketako sari banaketa egin zen Bizkaia Aretoko...Leer más

up Euskadi wake up
Ekintzailetza 16 uztaila, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Uztailaren 12tik, 16rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?