Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

8 uztaila, 2015
Ashoka sareak ekintzailetza soziala bultzatuko du, berritzaile eta makerrentzako programak abiaraziz Europan, Asian eta Latinoamerikan

Ashoka erakundeak eta Puig fundazioak akordio bat sinatu dute Europa, Latinoamerika eta Asiako herrialdeetako erronka sozial handiei erantzungo dieten ekimen ekintzaileak sustatzeko. Akordio berri hori Ashoka sareak eta ekintzailetza soziala bultzatzeko Estatuko konpainia batek sinatu duten lehen akordioa da, eta bi laguntza programa eskainiko ditu “Invisible Beauty” izenburupean: Makers eta Innovators.

Makers ekimena Estatu mailakoa izango da, eta bere bitartez proiektu berritzaileak dituzten eta inguruan inpaktu positiboa sortzen duten gazteak aukeratuko dira. Ashoka sarearen eta Puig Fundazioaren arteko akordioaren bidez, hautatutako ekintzaileek beren proposamenak garatzeko laguntza jasoko dute. Innovators izeneko bigarren programaren xedea da Asian, Latinoamerikan edo Europan gazteriaren bizi-kalitatea hobetzeko proiektu sozialak garatzen ari diren ekintzaileak identifikatzea eta haien lana bultzatzea. Bi ekimenak 2015ean zehar abiaraziko dira.

This Works

Ashoka irabazi asmorik gabeko nazioarteko antolakunde bat da, eta bere helburua da ekintzailetza soziala bultzatzea eta indartzea. Horretarako, mundu osoko 3.000 kide baino gehiagoko sarea dauka. This Works da erakundeak Estatuan abian daukan ekimenetako bat. This Works programak konponbide berriak sustatzen ditu langabeziari erantzuna emateko. Proiektu horren bidez lanpostu berriak sortzen ari diren enpresa sozial berritzaileak aukeratzen dira, enpresa horiek Espainian, Italian edo Grezian erreplikatzeko.

Estatuan dagoeneko martxan daude Ashoka sareak This Works programaren barruan bultzatutako ekintzailetza sozialeko hainbat ekimen. Horietako bat da Specialisterne, Danimarkatik iritsitako proiektua: prestakuntza eta laguntza eskaintzen du autismo arina duten pertsonek lana aurkitu dezaten Informazio Teknologien sektorean, hala esparru horretan dituzten gaitasunak aprobetxatzen dira. Proiektua 14 herrialdetan dago martxan, eta Espainian asmoa dute 2015ean zehar 60 prestatzailetara iristeko. Enplegua eta Ekintzailetza Soziala Suspertzeko Zentroen Sarea da beste proposamen bat. Zentro horietan laguntza ematen zaie langabezian dauden pertsonei auto-estima berreskuratu dezaten eta ekintza planak martxan jar ditzaten beren helburu profesionalak lortzeko. Iaz sareak aholkularitza eskaini zien 1.000 lagun baino gehiagori  Enplegua eta Ekintzailetza Soziala Suspertzeko 40 programaren bidez.

This Works, langabeziarako ideiak eta konponbideak Europa hegoaldean

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 6 ekaina, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 1tik, 5rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

akirutek
Ekintzailetza 4 ekaina, 2020
AKIRUTEK, Peritatze Informatikoak, Auzitegiko Laborategia eta Zibersegurtasuna

AKIRUTEK Igor Silva Sanzek eta María Ruiz Ubietak sortu zuten, bere bilakaera akademiko eta...Leer más

SABBATIC
Ekintzailetza 3 ekaina, 2020
Adimen Artifizial ultra-azkarra, ultra-praktikoa eta ultra-ekonomikoa duen ultra-maratoi baterako prest dauden enpresak

Sabbatic-i esker, edozein sektoretako eta tamainatako enpresek, Adimen Artifizialaren...Leer más

Ekintzailetza 2 ekaina, 2020
Microsoft AI for Earth-ek Euskadin bi proiektu sustatuko ditu, jasangarritasun-erronkei aurre egiteko

  Eusko Jaurlaritzak goraipatu egiten du Euskadik aurrez aurre dituen...Leer más

nantek aplanet Wivo
Ekintzailetza 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?