Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 iraila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Epea irekita dago Kutxa Kultur Enean proiektu berriak aurkezteko

Programa honetan parte hartzeko eskaera profesionalek, pertsona ekintzaileek, elkarte edo enpresek egin dezakete, Gipuzkoako lurraldean sustraituta baldin badaude...
enea kutxa

Kutxa Kultur Eneak, Kutxan 2016tik martxan dagoen kultura-coworking-erako guneak, beste deialdi bat egin du Gipuzkoan, garatzen ari diren kultura-proiektu berriak ezagutzeko eta Tabakaleran horiek lantzen jarraitzeko aukera eskaintzeko, hauxe baita lurraldeko kultura-ekosistema garrantzitsuena.

Programa zertzen den lekuak badu beharrezko azpiegitura proiektuak garatzeko: inprimagailuak, eskanerra, laneko box-ak, bilera-gelak, banako armairuak, office eta Interneterako konexioa.

Programa honetan parte hartzeko eskaera profesionalek, pertsona ekintzaileek, elkarte edo enpresek egin dezakete, Gipuzkoako lurraldean sustraituta baldin badaude, izaera berritzailea duten ekimen edo proiektuak garatzen ari badira eta, batez ere, Gipuzkoako kultura-sektoreari balio erantsia ematen badiote, negozio-ideia bat identifikatuta baldin badute eta garatu edo/eta gauzatu nahi badute, eta argi et garbi bizikidetzaren, partekatzearen, lankidetzaren eta beste eragile batzuekiko konexioaren alde egiten badute, sorkuntza-iturri gisa. Proposamenak berrikuntza, enpresa eta kulturan adituak direnen batzorde batek aztertuko ditu.

Orain ekosistema berritzaile honek proiektu berriak aurkezteko epea irekiko du, 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30era arte. Interesatuek formulario hau bete beharko dute. Programaren iraunaldia urtebetekoa izango da beste batera luzagarria ebaluazio-batzordearen balorazioaren arabera.

Horrekin batera, Enea komunitateko kideek aukera dute Kutxa Kultur-ek Tabakaleran duen gainerako azpiegitura erabiltzeko, eta horrela beren proiektuei ikusgaitasuna emateko. Baina Kutxa Kultur Enea komunitateko kide izateak konpromisoak hartzea ere eskatzen du, adibidez, lekuaren mantentze-gastuei aurre egitea (85 € egun osoa eta 50 € egun-erdia, BEZ barne bietan), negozio-eredu baten definizioa edo/eta garapena, prestakuntza eta tutorizazioetara nahitaez joan beharra, eta dinamizazio-jardueretan parte-hartze aktiboa izatea.

OINARRIAK PDF-FORMATUAN

IZENA EMATEKO ORRIA

kutxa enea

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
Ideas que cuentan, Álava Emprende 12 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Araba Ekintzaile’ enpresak hamazazpi proiektu finalista aukeratu ditu, “Tu idea cuenta” lehiaketaren 2024. edizioko sarietarako hautagai izango direnak
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 11 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
11 apirila, 2024 Ekintzailetza
9 sozietate publiko startup berritzaileen bila BIND Govtech-en bidez digitalizazioa bultzatzeko
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak