Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 iraila, 2016
Eneko Astigarraga, CodeSyntax: “Software librean dago etorkizuna”

2000. urtean CodeSyntax bost ekintzaile gazteren artean eratutako ekimen bat zen, Interneteko proiektuak garatzeko beraizik sortua; harrezkero hazi eta sendotu egin da, eta orain lantalde handi bat dauka, baduena aski esperientzia eta gaitasun informazio teknologien mundu aldakorrerako konponbideak sortu eta eskaintzeko.

Gaur egun profil desberdinetako 15 lagun, gehienak bazkideak, ari dira lanean enpresan, hainbat esparrutan: Gauzen Interneta (IoT), “Big Data”, administrazio digitalerako konponbide aurreratuak eta negozio eta enpresentzako posizionamendua eta nazioartekotzea Interneten.

 

CodeSyntax software libreko konponbide eta aplikazioen garapenean diharduen Euskadiko enpresa puntakoenetako bat da. Zer eskaintzen die zuen programazio lengoaiak bezeroei?

Hasieratik sinetsi dugu software libreko konponbideen abantailetan; apustu egin dugu haien alde, eta gure bezeroentzat garatzen ditugun proiektuetan erabiltzen ditugu. Gure iritziz, software librearen bidez lehiakorrago egiten ditugu, eta baita ere azkarrago, malguago, arinago, berritzaileago eta merkeago, garapen kostuetan aurrezten dugu, eta inter-operagarritasun eta kalitate handiagoa lortzen da konponbideetan.

Enpresek berek dioskute kalitateagatik aukeratzen dituztela gure konponbideak, beren ezaugarri lehiakorrengatik, gaitasun teknikoengatik, eta pertsonalizatzeko eta zuzentzeko aukeragatik.

 

Azken bi urteotan konpainiak hainbat proiektu bultzatu ditu 4.0 industriaren esparruan. Zein dira zuen helburuak? Zeintzuk izan dira arlo horretan garatu dituzuen proiektu garrantzitsuenak?

Teknologia irekiak eta software librea dira IKTen sektoreko azken urteotako berrikuntza disruptibo garrantzitsuenak, eta konponbide irekiak kalitatezkoak, lehiakorrak eta berritzaileak dira edozein arlotan (zerbitzariak, Business Inteligence, Big Data, ERP, CRM, informazioaren kudeaketa, segurtasuna…).

Esparru horiez gain, eta beste konpainia batzuen laguntzarekin, CodeSyntax-en lanean ari gara software libreko konponbideetan IoTrako eta baita ere kontrol aplikazio eta sistema integratuetarako, kode irekiak aukera handiak ekar baititzake esparru horietan.

 

Beste zein proiektutan ari da lanean CodeSyntax une honetan?

Etengabe garatzen ditugu Interneteko proiektuak Europako agentzientzat edo e-commerce proiektuentzat, baina maila lokalean ere ari gara lanean tokiko administrazioentzat, museoentzat, erakunde turistikoentzat… eta euskarazko dozena bat toki-komunikabidez osatutako sare batentzat. Beraz, esan genezake jarduera-sorta nahiko zabala dugula.

 

Software librea eredu egokia al da enpresa proiektu bat hasten ari diren ekintzaileentzat?

Seguru gaude hala dela bai maila pertsonalean, bai software libreko enpresa elkarteetan. Baina ez gara hori uste duten bakarrak, arrisku kapitaleko inbertitzaileek ere oso positiboki baloratzen dute software libreko konponbideak erabiltzea startup-etan eta edozein sektoretan inbertitzeko aukeratzen dituzten mota guztietako proiektuetan.

Orobat, ekintzaileek ere konfiantza dute software librean beren proiektuak garatzerakoan, kalitateagatik, berrikuntzagatik, eta aukera ematen dietelako hutsetik abiatu beharrean globalki aitzindariak diren teknologiak berrerabiltzeko. Zalantzarik gabe, etorkizuna software librean dago.

 

Azaroaren amaieran LibreCon 2016, Software Librearen kongresu nazionala egingo da Bilbon. CodeSyntax-eko eta ESLEko(Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea) arduraduna zaren aldetik, zein helburu dituzu hitzordu horretarako?

Espainiako teknologia libreen sektoreak sustatutako nazioarteko topaketa handiena bihurtu nahi dugu LibreCon 2016. Aurten, aurreko edizioek izandako arrakastaren ondoren, arreta handiz aztertuko dugu nolako erabilpenak izan ditzakeen teknologia libreak Cloud Computing-ean, Big Dataren analisian eta industria eta finantza sektoreetan aplikaturiko Gauzen Interneten.

Uste dugu software librea funtsezkoa dela 4.0 industriarako eta onlineko bankaren iraultzarako. Bilbon 1.500dik gora profesional bildu nahi ditugu, software librean oinarritutako industria eta finantza sektoreekin lotutako nazioarteko, Estatuko eta bertako enpresen proiektu garrantzitsu eta inspiratzaileenekin.

 

Info +: www.codesyntax.com

up euskadi wake up
Ekintzailetza 23 uztaila, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Uztailaren 19tik, 23rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

premios toribio echevarria sariak
Ekintzailetza 22 uztaila, 2021
‘Innovation Tree’ eta ‘Polykey Polymers’, Toribio Echevarria 2021 Saridunak ekintzailetza berritzailean

Startup hauek, 'Innovation Tree'-k, ‘Enpresa asmoak’ kategorian, eta 'Polykey Polymers'-ek,...Leer más

surf irekia
Ekintzailetza 21 uztaila, 2021
Surf Irekia, pertsona orok olatuez disfrutatzeko teknologia irekiak

3DLan erakundeak eta Barrika Surf Camp eskolak Surf Irekia sortu dute, mugikortasun gutxiagotua...Leer más

Handira jo
Handira Jo ‘lehiaketak enpresa-proiektu bihurtzeko aukera duten tesiei sariak emango dizkie

Ostegunean, uztailak 15, "Handira Jo" lehiaketako sari banaketa egin zen Bizkaia Aretoko...Leer más

up Euskadi wake up
Ekintzailetza 16 uztaila, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Uztailaren 12tik, 16rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?