Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

9 ekaina, 2017
“Ekintzailetzaren gainditu gabeko ikasgaia”: ekainaren 15ean, Deusto Business School-eko “Faculty Club”-en

Eragile sozio-ekonomikoek garrantzia ematen jarraitu behar diete ekintzailetza ahalbidetzeko prozesuei, bai norbere kontura garatutako lan profesionalean, eta baita ere besteren kontura garatutakoetan. Profesionalen profil ekintzaileak erabakiko du eragile ekonomiko eta sozialen arrakasta edo porrota.

Kontuan izanik gure gizarte honetan lehiakortasuna eta berrikuntza elkarren eskutik doazela, gainditu egin beharra dago ekintzailetzaren ohiko ikuspegia, alderdi instrumentalenetan zentratzen dena, eta garrantzi handiagoa eman jarrerei eta berrikuntza garatzeko ekosistema egokien sorkuntzari.

Deusto Alumni kolektiboak gonbit egiten digu gai hori landuko duen ekitaldira. Hizpide hartuko dugu nola jarri eragile sozio-ekonomiko guztien arteko harreman-sistema berri baten oinarriak, tradizionalki batzuei eta besteei esleitu izan zaizkien eskema eta funtzioak gaindituko dituztenak, eta belaunaldi gazteei pertsonalki zein profesionalki garatzeko aukera emango dietenak, eraldaketako benetako eragile bihurtu daitezen.

Hona hemen solaskideak:

  • Beatriz Artolazabal, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua
  • Alberto García Erauzkin, Euskalteleko presidentea
  • Víctor Urcelay, Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetza eta Etengabeko Prestakuntzako erretoreordea
  • Oier Peñagaricano, Alerion Technologies enpresako fundatzailea

Moderatzailea: José Luis Larrea, Deusto Social Lab Kontseiluko presidentea

Orobat ikusiko dugu hori guztia posible dela eta dagoeneko lehen urratsak ematen ari garela, “Egitezko Ekintzailetzako Master Duala” martxan jarriz, non Deustuko Unibertsitateak eta enpresa eta erakunde garrantzitsuz osatutako kolektibo batek elkarrekin parte hartzen baitute, ko-diseinurako eta ko-irakaskuntzarako bokazioarekin.

2017ko ekainaren 15ean, 17:30ean

Faculty Club, Deusto Business School (DBS), Deustuko Unibertsitatea
(Bilboko campusa). Unibertsitateen etorbidea 24, 48007 – Bilbo

Izen-ematea

wake up eus
Ekintzailetza 10 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 6tik 10rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Pablo Ocaña the glocal network
Ekintzailetza 9 uztaila, 2020
Adimen kolektiboa; XXI. Mendeko erronka erakundeentzat

“Komunitatea" ia mundu guztiak ulertzen duen terminoa da eta gero eta garrantzitsuagoa da edozein...Leer más

crowdfunding bizkaia
Ekintzailetza 8 uztaila, 2020
Igo zure proiektua, finkatu lortu nahi duzun zenbatekoa eta hasi finantziazio-erronda. Oso erraza!

Baduzu proiekturik buruan, baina ez dakizu nola finantzatu? Crowdfunding Bizkaia aurkezten...Leer más

eic aceleradora europea
wake up eus
Ekintzailetza 3 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?