Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

25 uztaila, 2017
Lorra Market, partikular eta profesionalentzako onlineko merkatua Europan

 Interneteko teknologia berriak jarduera esparru guztietan nagusitu dira, eta sekulako erronka bihurtu dira lehen sektorearentzat. Zentzu horretan, Lorra S.Coop kooperatibak urrats bat gehiago eman du eraldaketa digitala bultzatzeko Bizkaiko nekazaritza- eta abeltzaintza-ekosisteman, eta “Lorra Market” plataforma sortu du, sektorea has dadin merkatu elektronikora sartzen eta negozioak digitalizatzen.

Proiektua sorkuntza fasean dago eta plataformaren berri zabaltzen ari dira bazkide eta ekintzaileen artean, beren produktu eta zerbitzuak bitartekaririk gabe erakutsi, saldu edo erosi nahi dituzten parte-hartzaileak bilatzeko.

 

“Plataforma bakarrean digitalizatu nahi dugu Bizkaiko nekazaritza- eta abeltzaintza-sektore osoa, kide bakoitzak aukera izan dezan bere balio proposamena munduari erakusteko eta, bide horretatik, Interneten ere ekosistema bat sortzeko, zeinak beren interesak defendatu eta alternatibak proposatuko baititu gure profesionalak fagozitatzen dituzten negozio-ereduentzat”, azaldu du Martín Uriartek, Lorra kooperatibako kudeatzaileak. 34 elkarte eta 7 kooperatiba biltzen dira Lorra plataformara, hau da, Bizkaiko 4.000 nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizle, jardueraren azpi-sektore guztietakoak: abeltzaintza –esne-behiak nahiz okelatarako behiak, ardi eta ahuntzen hazkuntza, untxi-hazkuntza, hegaztizaintza, zaldi-hazkuntza-, baratzezaintza, frutazaintza, txakolingintza, nekazaritza ekologikoa, sagardogintza eta basogintza.

Lorra Market” plataformak dohainik eskainiko dizkie kooperatibako bazkide guztiei onlineko dendadun webgune indibidualak, eta dohainik sartu ahal izango dira Marketplace horretara, areagotu egingo delarik kooperatibak eskaintzen dien balio erantsia. “Ikusi genuen profesional askok hasi nahi zutela teknologia berriak erabiltzen, eta bakarkako ahalegin handiak egiten ari zirela, emaitza eskasak lortuz. Orobat ikusi genuen ekosistema ongi ezagutzen duten agenteen ekimenak gehiago zirela marketin kanpainak, sektorea eraldatzeko prozesuak baino. Ekimen honen bidez, konponbide teknologiko onenak eskainiko ditugu batere kosturik gabe, eta gainera, erreferentziazko espazio bat sortuko dugu Interneten; espazio bat, ekoizleak errespetatuko dituena eta proiektuaren barnetik zuzendua egongo dena…” gaineratu du Uriartek. “Lorra Market” plataforman beren tokia izango dute nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuek, baina baita ere bigarren eskuko makinek, animalia biziek eta, besteak beste, ustiategiek eskaintzen dituzten zerbitzuek.

Aurreikuspenen arabera, 2017aren amaiera aldera jarriko da martxan, eta erabilgarri egongo da kooperatibak barne hartzen dituen jarduera sektore guztientzat. Erakusleiho eta topagune bihurtuko da, eta nahi duenak Europa osora merkaturatu ahal izango ditu bere produktu eta zerbitzuak. Plataforma horrek bere baitan hartuko ditu bazkidetutako ustiategi bakoitzaren webgune indibiduala, onlineko denda eta erosketetarako orgatxoa beren produktuak saldu nahi dituzten ustiategientzat, ordainketa sistemak, eta tokian tokiko, Estatu mailako edo nazioarteko banaketa konponbideak.

Ikusirik sektoretik egiten ari diren ahaleginak “epe laburrekoak eta bakarkakoak” direla, Lorra kooperatibak aurrera egin nahi du, ekosistema osoa barne hartuko duen merkaturatze-kanal berri bat abiarazteko ekimen batekin. Horrez gain, asmoa da profesionalei ikusaraztea lehenbailehen egokitu behar dituztela beren negozio prozesuak teknologia berrietara: “Beharrezkoa da urrats hori ematea, baldin eta egungo produkzio-eredua defendatu nahi badugu eta ateak itxi nahi badizkiogu eredu horrentzat mehatxu nagusi diren negozio monopolistei” adierazi du Martín Uriartek, Lorra kooperatibako kudeatzaileak.

 

Lehen sektorea informazio eta komunikazio teknologia berrien ezarpenari dagokionez

Eustatek emandako azken datuen arabera, lehen sektorea atzeratuta dago informazio eta komunikazio teknologia berrien ezarpenari dagokionez. Eustatek 2017ko maiatzean argitaratu zuen lehen sektoreari dagokion informazio gizarteari buruzko inkesta, 2016ko datuak biltzen dituena. Txosten horren arabera, EAEko lehen sektoreko kideen %50 inguruk badauzkate IKT ekipamenduak. Portzentaje hori oso urrun dago euskal ekonomiako gainerako sektoreetatik, sakelako telefonoari dagokionez izan ezik. Kasu horretan %85,2koa da ezarpen portzentajea.

Aldiz, ordenagailuak, posta elektronikoa edota Interneterako sarbidea ez daude beste jarduera sektore batzuetan bezain zabalduta (%53,1, %46,0 eta %51,1 hurrenez hurren). Web orri baten bidez sarean presentzia duten enpresak edo merkataritza elektronikoa egiten dutenak, berriz, guztizkoaren %6,1 eta %3,9 dira hurrenez hurren, nahiz eta gainerako sektoreetako batez bestekoa %49,9 eta %25,6 izan. Erabilpen portzentaje txikiago horien arrazoi nagusia da establezimendu gehienak txikiak direla (%85,2k bi langile edo gutxiago dituzte) eta, beraz, zailtasunak dituzte horrelako ekipamenduak eskuratzeko.

“Lorra Market” plataformaren proiektua sorkuntza fasean dago, eta plataformaren berri zabaltzen ari dira bazkideen artean, ahalik eta ekoizle gehien atzemateko. Lorra kooperatibarekin harremanetan jartzeko:

+info: www.lorra.eus

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?