Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

11 abuztua, 2017
Innovate & Transform, berrikuntza dinamika egunkoenak

Ekintzailetza eta berrikuntza proiektuen garapenean AZARO FUNDAZIOAk duen 10 urte baino gehiagoko esperientziaren fruitua da IT, Innovate & Transform.

 

Merkatu ikuspuntutik hasten da gure jarduna, ideiak sortuz, enpresan berrikuntza prozesuak azeleratuz, eta  produktu eta zerbitzu  berriak merkaturatu arteko ibilbidean enpresari lagunduz. Enpresetan berrikuntza dinamika konstantea martxan jartzea da gure erronketariko bat, horretarako definituriko berrikuntza sistema enpresan ezarriz.

 

Balio erantsia duten lankidetza proiektuak bultzatzen ditugu, proiektuaren garapenerako beharrezkoak diren bazkide estrategikoen identifikazioa eginez, ko-kreazio mahaien dinamizazioaren  bidez, eta produktu, zerbitzu edo/eta negozio eredu  berriak definitzeko lankidetza estrategiak garatuz.

 

Proiektuetan dugun inplikazioa da gure bereizgarria. Lan talde anitzak osotzen ditugu,  enpresa barnean integratzen gara, enpresaren filosofiara doitutako harreman hurbil eta malgua lanerako oinarri ditugu eta hainbat sektoretan dugun esperientzia zabala eskaintzen dugu.


+info:
www.azarofundazioa.com

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 6 ekaina, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 1tik, 5rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

akirutek
Ekintzailetza 4 ekaina, 2020
AKIRUTEK, Peritatze Informatikoak, Auzitegiko Laborategia eta Zibersegurtasuna

AKIRUTEK Igor Silva Sanzek eta María Ruiz Ubietak sortu zuten, bere bilakaera akademiko eta...Leer más

SABBATIC
Ekintzailetza 3 ekaina, 2020
Adimen Artifizial ultra-azkarra, ultra-praktikoa eta ultra-ekonomikoa duen ultra-maratoi baterako prest dauden enpresak

Sabbatic-i esker, edozein sektoretako eta tamainatako enpresek, Adimen Artifizialaren...Leer más

Ekintzailetza 2 ekaina, 2020
Microsoft AI for Earth-ek Euskadin bi proiektu sustatuko ditu, jasangarritasun-erronkei aurre egiteko

  Eusko Jaurlaritzak goraipatu egiten du Euskadik aurrez aurre dituen...Leer más

nantek aplanet Wivo
Ekintzailetza 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?