Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

29 martxoa, 2017
Ekintzailetza, emakumeak eta gizonak: gainditu gabeko ikasgaia Europan

Datorren maiatzaren 18an Deustuko Unibertsitatean egingo den IV. Emakumea & Berdintasuna eta Ekintzailetza Foroaren aurrerakin gisa, Tontxu Camposek (Deusto Entrepreneurship Centre zentroko zuzendariak) Sailaren blogean laburbiltzen du nolakoa den emakumeen egoera Europako ekintzailetzaren esparruan eta zein den beren papera:

 

Datuek erakusten dute ekintzailetzaren arloan alde handia dagoela emakumeen eta gizonen kopuruaren artean, emakumeak Europako ekintzaile guztien heren bat baino ez direlako.

 

Azterlanaren ondorioetatik abiatuta, eta “makro” txostenetan eta “mikro” esperientzietan oinarritutako ikuspegia aintzat hartuta, hainbat proposamen egin ditu Europako ekintzaile kopurua handitzeko eta, bide horretatik, Ongizate Estatua hobetzeko (berreskuratzeko) eta desberdintasun soziala murrizteko”.

 

Erronka horren zati bat gainditu nahi bada, beharrezkoa da gizonek eta emakumeek proportzio berean ekin dezatela, eta horretarako, ezinbestekoa da familiaren zein erakunde formal eta informalen laguntza.

 

Jakin nahi duzu zeintzuk diren Europako emakume ekintzaileen kopurua handitzeko erronkak eta proposamenak?
Bisitatu webgune hau: http://communityofinsurance.es/blog/2017/03/27/emprendimiento-mujeres-y-hombres-asignatura-pendiente-en-europa/

 

Emakumea & Berdintasuna eta Ekintzailetza Community of Insurance erakundeak abiarazitako espazio bat da, non hizpide hartzen baitira berdintasuna, aniztasuna, kontziliazioa edo enpresako lidergoa bezalako gaiak. Espazio bat, aukera ematen duena errespetuzko eztabaida ireki, zehatz eta konstruktiboa partekatzeko.

 

Informazio gehiago eskuratzeko maiatzaren 18an Deustuko Unibertsitatean egingo den IV. Emakumea & Berdintasuna eta Ekintzailetza Foroari buruz eta ekitaldian izena emateko, jo web-gune honetara: http://communityofinsurance.es/iv-foro-mujer-igualdad-emprendimiento/

wake up eus
Ekintzailetza 10 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 6tik 10rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Pablo Ocaña the glocal network
Ekintzailetza 9 uztaila, 2020
Adimen kolektiboa; XXI. Mendeko erronka erakundeentzat

“Komunitatea" ia mundu guztiak ulertzen duen terminoa da eta gero eta garrantzitsuagoa da edozein...Leer más

crowdfunding bizkaia
Ekintzailetza 8 uztaila, 2020
Igo zure proiektua, finkatu lortu nahi duzun zenbatekoa eta hasi finantziazio-erronda. Oso erraza!

Baduzu proiekturik buruan, baina ez dakizu nola finantzatu? Crowdfunding Bizkaia aurkezten...Leer más

eic aceleradora europea
wake up eus
Ekintzailetza 3 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?