Erakunde guztietan, bai txikietan eta bai handietan, ezagutza indibidualak eta kolektiboak bateratu behar dira. Jakintza proaktiboki partekatu behar da bere sinergien emaitza positiboak lerrokatzeko eta biderkatzeko, eta ekintza horri izen bat eman zaio berriki: Jakintzaren Kudeaketa.
IKT edo Informazio eta Komunikazio Teknologiek ikaragarri erraztu dute Jakintzaren transmisioa, baina, beste alde batetik, baliteke xurgatu dezakegun datu eta eduki kopurua gehiegi saturatu izana eta, beraz, lortu nahiko genukeen eraginkortasuna galarazi izana. Hala, gero eta garrantzitsuagoa da informazio guztia kondentsatzea eta modu zehatzean, antolatuan eta zuzenean bideratzea, erakunde barneko kide guztiek behar bezala jarraitu eta ulertu dezaten informazio hori.
Ekintzaileok, gainera, badugu beste erronka bat, Jakintzaren Kudeaketa eta Negozioaren Kudeaketa bateratu behar ditugulako. Ondorioz, gogoeta egin eta geure ideiak ordenatu behar ditugu gai desberdinei buruz: negozio eredua, antolakuntzaren kultura, lankide izango ditugun pertsonekin izango dugun harreman mota (enplegatuak, bazkideak, kolaboratzaileak edo hornitzaileak), hobekuntza politika, berrikuntzarako pizgarriak… eta, gainera, gauza izan behar dugu gure taldeko pertsona bakoitzak dituen ideiak eta Jakintza erauzteko, aprobetxatzeko eta taldean integratzeko.
Jakintzaren Kudeaketak berritzeko, aldatzeko eta hobetzeko balio behar du. Mundua aldatzen ari da eta negozioak ere munduarekin batera aldatu behar du. Horregatik, oso garrantzitsua da lantaldeko pertsona guztiek negozioaren misioa eta ikuspegia ezagutzea eta partekatzea. Hortik aurrera, jaso ahalik eta informazio gehien, eskertu ekarpen guztiak eta aprobetxatu zure ekintzaile geneak ideiarik interesgarrienak aplikatzeko, berrikuntza beti dagoelako ongi partekatutako jakintzaren eta arrakasta lehiatsuaren arteko erdibidean.
Jakintzaren Kudeaketa plan sinple bat 5 urratsetan egin daiteke:
Horrekin batera, tarteka hitzordu informalen bat antolatu daiteke informazioa ahozko komunikazioarekin osatzeko, ahoz eta idatziz esandakoak batzuetan bide desberdinetatik joaten baitira. Gogoan izan beti eskerrak eman behar direla egindako ahaleginagatik eta saiatu MOTIBAZIOA sortzen!
“Motibazio hitza latinezko motivus hitzetik dator, hots, «mugimenduaren arrazoia» esan nahi du. Honela definitu daiteke motibazioa: premia bat asetzeko bitarteko jakin baten aldera pertsona batengan aurkitzen den seinale edo enfasia, pertsona horrek bitarteko edo ekintza hori lanean jartzeko edo bertan behera uzteko behar duen bultzada sortzen edo handitzen duena. Motibazioa barne egoera bat da, portaera aktibatzen, zuzentzen eta mantentzen duena”.
http://pruebas.spri.eus/eu/berrikuntza
Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más
PartekatuCorowai enpresa arabarra, zuhaitzetan jartzeko “Do it yourself” etxolak diseinatzen eta...Leer más
PartekatuEkimen honen helburu nagusia da bere eguneroko bizitzan patología mentala eramateko zailtasunak...Leer más
PartekatuAriwake kooperatibak COLABORAR antolatu du, ekintzailetza kolektiboaren lehenengo bilera birtuala,...Leer más
PartekatuWake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?