Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
22 urtarrila, 2018

Lehen aldiz bildu da UPV/EHUn Entreprenari programako Aholkularitza Kontseilu eratu berria

Lurraldeko enpresa-ehunarekin ditugun harremanak areagotzea da elkarraldiaren helburua, Teknologiaren Transferentzia bultzatzeko Gipuzkoako Campuseko estrategien emaitzetan eragin handiagoa lortzeko.

 

Gaur goizean bildu da ENTREPRENARI programako Aholkularitza Kontseilua. UPV/EHUk (Gipuzkoako Campusa) eta Bic Gipuzkoak garatu eta kudeatzen duten proiektua da, helburu duena Gipuzkoako Campusean ekintzaileak sustatu, aholkatu eta babestea, baita enpresa berritzaileak eta/edo oinarri zientifiko-teknologikokoak sortzea ere. Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru diputatu Ainhoa Aizpuru izan dira bileran buru, eta bertan Gipuzkoako Campuseko Garapeneko eta Kanpo Harremanetarako zuzendari Fernando Tapiak ere parte hartu du.

UPV/EHUren Gipuzkoako Campusak konpromiso argi bati eusten dio, ahalmen handiko ekosistema berritzaile eta ekintzaile bilakatzeko helburuarekin. Horretarako, beste jardute-lerro batzuen artean, ENTREPRENARI programa garatzen dihardu, eta aurrerapauso bat gehiago eman du 15 urteko ibilbidea egin ondoren, oso balantze positiboarekin eta emaitza bikainekin. Elkarraldian garrantzizko hainbat gairi heldu diete bertaratuek, hain zuzen ere Programan aurreikusitako jardueren garapena eta aprobetxamendua areagotzen lagunduko duten sinergiak sortzeko helburua lortzearren, era horretan lortu ahal izango baita eragin handiagoa Teknologiaren Transferentzia bultzatzeko Gipuzkoako Campuseko estrategien emaitzetan. Helburu hori lortze aldera, lurraldeko enpresekin eta enpresa-taldeekin harremanak areagotzea eta sendotzea ondorioz ekarriko duten lan-dinamika berriak aztertu dira.

Bileran izan dira: Jokin Lopetegi, CAFeko Garapen Korporatiboko eta Negozio Berrietako zuzendaria; Juan Carlos Cantalapiedra, IRIZAR e-MOBILITYko zuzendari nagusia; Antxon López, DANOBAT GROUPeko Berrikuntzako zuzendaria; Eduardo Junkera, EGILE CORPORATION XXI, S.L.ko Administrazio Kontseiluko lehendakaria eta CEO; Xabier Berasategi, TTT GROUPeko zuzendari nagusia; Aitor Larruskain, IKOR TECHNOLOGY CENTREko gerentea; Marisa Arriola, BIC GIPUZKOAko zuzendari gerentea, eta Lorea Varona, BIC GIPUZKOAko koordinatzaile teknikoa.

 

ENTREPRENARI programa

Entreprenari programa 1997an jarri zen abian, baina 2001ean lortu zuen berezko entitatea unibertsitatearen eta Bic Gipuzkoaren arteko hitzarmena sinatzean. Harrez geroztik, 348 proiektu ebaluatu dira programaren barruan, haietatik 109 Ekintzaile/Txekintek programen esparruan babestuak, eta unibertsitateko kolektiboko 2.600 pertsona inguruk parte hartu dute ekintzailetzan prestatzeko ikastaro/lantegietan. Hiru dira programa honen jardute-lerro estrategikoak:

a) kultura ekintzailea hedatzea eta ekintzaileei prestakuntza espezializatua eskaintzea;

b) enpresa-proiektuak kudeatu eta garatzea, Ekintzaile/Txekintek programen babesean, eta

d) ekimen enpresarial berriak atzeman eta baloratzea. Proiektu honek UPV/EHUren helburu argi bat gauzatzea ahalbidetu du: unibertsitatea eta enpresaren mundua uztartzea, sareko elkarlana nabarmenduz.

Azken finean, unibertsitateko Programa honen babesean 57 enpresa sortu dira, kualifikazio maila handiko 645 enplegu baino gehiago sorrarazi dituztenak.

info+: www.entreprenari.com

 

Ekintzailetza 31 martxoa, 2020
CoChallenge! Covid-19aren inpaktu negatiboa murrizteko ideiak

Mondragon Team Academy-k programa bat abiarazi du ekintzailetza sozialeko proposamenak...Leer más

teletrabajo covid-19
Sei aholku etxetik (hobeto) lan egiteko

Konfinamenduaren erruz etxetik lan egiten hasi bazara eta nahiko galduta bazaude, hona hemen...Leer más

beaz covid-19
Ekintzailetza 30 martxoa, 2020
Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa eta ekintzaileei zuzendutako zerbitzuen eta programen epeak malgutu ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak lanean jarraitzen du administrazio epeak osasun krisiaren ondorioz...Leer más

wake up news
bic gipuzkoa jornadas
Ekintzailetza 26 martxoa, 2020
Bic Gipuzkoak jardunaldi-ziklo bat antolatu du bioteknologia-sektorea bultzatzeko

Bioteknologia-sektoreak perspektiba ederra du Gipuzkoan eta, horri esker, enpresa-proiektu berriak...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?