Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 Marzo, 2019 Ekintzailetza

KIROLINNOBA 2019: Ekintzailetza, berrikuntza eta kirola

Osasunaren edo jarduera fisikoaren eremuarekin lotutako proiektu edo ideia bat duzu?
getxo kirolinnoba

Osasunaren edo jarduera fisikoaren eremuarekin lotutako proiektu edo ideia bat duzu?

Gustatuko litzaizuke eremu horretan espezializatutako erakunde eta enpresekin harremanetan jartzea?

Zure proiektua egiaztatzeko, aztertzeko eta azkartzeko programa trinko batean parte hartu nahi duzu?

 

EDUKIAK

Prestakuntza:
Asteburu bateko prestakuntza programa bat, kirolaren eremuko berrikuntzari buruzko proiektuetarako. (Proiektuak aztertzea, hitzaldiak, lan-mahaiak, jardunbide egokiak, esperientzia errealak…).

Laguntza profesionala:
Enpresa eta erakunde espezializatuekin tutoretza zerbitzu zuzena, gutxieneko bideragarritasuna izango duen produktu bat garatzeko potentzialik handiena duten proiektuetarako.

Networking:
Kirol sektoreko erakunde eta enpresetara sarbide pribilegiatua, zure proiektua egiaztatu ahal izateko.

Experience:
Parte hartzen duten talde eta pertsonengan eragin handia duen esperientzia.

 

PARTE HARTU

Balidazaioa:
Feedbacka proiektuaren bideragarritasunari edo bideragarritasun ezari buruz.

Aukerak:
Sektoreko enpresekin konektatuko duzu, eta zure proiektua beren estrategian benetan txerta daitekeen edo ez ikusi.

Testuinguruan kokatzea:
Kirolaren sektorean sartuko zara eta eragileak, joerak eta merkatua ezagutuko dituzu; gainera, industriaren zati batekin harremanetan jarri ahal izango zara.

Ezagutzea:
Kirol arloko teknologia berriak ezagutuko ditugu: wearableak, aplikazioak, BigData, kirol soziala…

Tresnak:
Zuzenean konektatzen dituztenak kirol enpresak eta aurkeztutako proiekturik interesgarrienak.

 

ERRONKAK

Zure proiektuak jarraian adierazitako zenbait erronkari erantzun ahal izatea espero dugu:

  1. Hiri inguruneetan praktikatzen den kirol kopurua areagotzea.
  2. Hiri espazio osasungarriagoak diseinatzeko proposamenak.
  3. Herritarrek kirol-instalazioetan parte hartzea.
  4. Kirol kultura sortzeko ekintzak.
  5. Belaunaldien arteko kirol jarduerak
  6. Jarduera fisikoa aire zabaleko espazioetan. Kalea berreskuratzea.
  7. Kirol elektronikoek (e-sports) eskaintzen dituzten aukera berriak.
  8. Gamifikazioa txertatzea kirolaren eremuan
  9. Kirol ekitaldiak ikuspegi sozialarekin.
  10. Kirolaren balioak kirol espazio osasungarrietan
  11. Kirol espazioak antolatzea kirolarien errendimendua hobetzeko
  12. Kirol kluben kudeaketa hobetzeko proposamenak.
  13. Zure proiektua erantzuteko gai izango den beste erronka batzuk, zuk proposatutakoak

 

Jaso:

  • Prestakuntza zeharo esperientziala.
  • Osasunaren eta kirolaren sektorearekin harreman zuzena.
  • 1×1 espazioak zure proiektuari buruzko orientabideak eta iritzia emango dizuten pertsona eta enpresa espezializatuekin.
  • Praktikara eramandako teoria. Nola konekta dezakezu zure proiektua enpresaren beharrekin eta egiturarekin?
  • Feedback erreala, jakintzan eta esperientzian oinarritua.
  • Aurkeztutako gainerako proiektuekin harremana. Partekatutako lan espazioak abiatzeko aukera.

 

Eskaini:

  • Dokumentazio guztia behar den moduan eta epe barruan aurkeztea.
  • KIROLINNOBA programa osoari laguntza.
  • Parte hartze aktiboa ekimenean.
  • Proaktibitatea eta aldez aurretiko jarrera programa guztian zehar zure proposamena egokitu eta berriz diseinatzeko.
  • Parte hartzaileekin eta erakundeekin konexio-espazioak aktiboki bilatzea.
  • Gainerako proiektuan norbere onurarako ez erabiltzea horren egilea izan barik.
  • Beharrezko aurkezpen guztiak egitea bertaratutako guztiek zure proiektua ezagutu dezaten.
  • Aurreiritzirik gabe gozatzea horren balio eta eragin handia duen esperientziaz.

+info: https://argibideinnovacion.wixsite.com/kirolinnobagetxo

Lotutako albisteak

18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
ALOECEUTICALS: El cuidado más natural 18 Marzo, 2024 Ekintzailetza
ALOECEUTICALS: “Zaintzarik naturalena”
Irakurri gehiago
Cybosense 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Cybosensek biharko gizarte digitalerako bidea errazten du
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Barne-ekintzailetzarako programa bat jarri du martxan COIIAk Araban
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak