Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 ekaina, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala UP Euskadi

“Ideable Gosariak”, eraldaketa digitalerako gonbidapena

Topaketak ekainaren 19an hasiko dira Adigest-en hitzaldi batekin

 

Topaketak ekainaren 19an hasiko dira Adigest-en hitzaldi batekin

Ideable-k Ideable Gosariak ekimena abiarazi du, enpresen digitalizazioaren inguruko konponbideak, aukerak eta ezagutzak partekatzeko. Topaketa informalak dira, non enpresa edo antolakunde gonbidatuek eraldaketa digitalaren alderdi zehatzei buruz hitz egiten duten. Asmoa da hitzaldiak baliagarri izan daitezela sareak eta lankidetzarako aukerak sortzeko.

 

“Ideable Gosariak” ekimena ekainaren 19an abiatuko da Grupo Adigest enpresako Carmelo Lanzen eskutik, zeinak zuzenean aurkeztuko baititu proiektu berritzaileak eraldaketa digitalaren esparruan sustatzeko laguntza eta diru-laguntzak. Hurrengo hitzordua uztailaren 3an izango da; kasu honetan, Jakincode enpresako zuzendari nagusi Mikel Díaz de Arcaya arituko da hizlari eta zibersegurtasuna eta enpresen arazo berriak hartuko ditu hizpide.

 

Uztailaren 17an, Agustín Zubillagak, Orkestrako Eraldaketa Digitaleko ikerlariak ekitaldira ekarriko ditu Lehiakortasunaren Euskal Institutuak eginiko hainbat azterlanen ondorioak. Uda igarotakoan, Gosariek beste hitzordu bat izango dute irailaren 28an Linked in Branding enpresako Ainhoa Beltránekin. Marketin digitaleko aditu horrek hizpide hartuko du nola erabil daitezkeen sare sozial profesionalak salmentak hobetzeko eta negozioa garatzeko.

 

“Eraldaketa digitalak aukera handiak dakartza eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko, eta gure industria-sareak guztiak aprobetxatu behar ditu” azaldu du ekimenaren aurkezpenean Iñaki Bartolomék, Ideable Solutions enpresako zuzendari nagusiak; “Ideable Gosariak sortu ditugu argi azaldu nahi dugulako zein abantaila dakartzan lehenbailehen hasteak konponbide digitalak erabiltzen”.

 

Gosariak formatu laburrekoak izango dira, ordu erdi ingurukoak, eta Ideable enpresak Barakaldon dituen bulegoetan egingo dira. Lantaldeak topaketa bat antolatu nahi du bi asterik behin. Parte hartzeko nahikoa da web orrian izena ematea.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak