HubEmprededorAS
Ekintzailetza
Albisteak 11 Azaroa, 2020

HUBemprendedorAs: EKINTZAILETZA LUPAREN AZPIAN, Impact Hub Donostian

Azaroaren 19a, Emakume Ekintzailearen Nazioarteko Eguna; emakume ekintzailetza ospatzeko eta sakon aztertzeko aukera paregabe bat
-

Ekintzaile izateko aventura, errusiar mendi emozional bat dela, seguraski, ondo jakingo duzu, baita ere posible da, zuk zure haragitan bizi izana.

Ideia daukagunetik eta faseak igarotzen ditugunetik, egonkortasun eta hazkunde puntu batera iritsi arte, seguruenik, hamaika emozio eta egoera bizi izan ditugu, eta batzuetan, goian egongo gara, eta beste batzuetan, oso behean, baita posible sa amore emateko aukeraz pentsatu izana.

Beldurra, bakardadea eta nekea dira ekintzaile izatean izaten ditugun emozioetako batzuk. Baita pasioa, amodioa eta askatasuna ere.

Geure oreka aurkitzearen mende egongo da gure ekintzailetzaren jarraipena, eta pausoz pauso, autoenplegua izateari utziko dio nahi dugun bizitza lortzeko negozio bat bihurtzeko.

Baita dauzkagun eta bilatzen ditugun baliabideen menpe ere ego go da, eta honekin batera, bidea ezagutzeko eta denbora, dirua eta buruhausteak aurrezteko, laguntza eta gida eskatzeaz ere. Zer urrats eman eta zer ekintza egin, zure ekintzailetzaren etapa bakoitzean. Estrategia, ikuspegi eta ekintzarekin. Eta ziurgabetasuna kudeatzeko eta erabakiak hartzen ausartzeko pentsamolde landu batekin.

Horretaz guztiaz hitz egin dezakezu azaroaren 19an eta 20an, Emakume Ekintzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko:

Partekatzeko eta elkarrekin lan egiteko Networking-a

Ostegunean, azaroak 19, on line topaketa batera gonbidatzen zaitugu, 9:00etan, zu bezalako beste ekintzaile batzuen esperientzia, ibilbidea eta proiektuak zuzenean ezagutzeko. Elkarlanak eta sinergiak bilatzera bideratutako networking-dinamikak dituzten kezkak, ekintzak eta egoerak partekatuko ditugu.

Emakumeen ekimena ospatzeko, partekatzeko eta ohoratzeko gune seguru bat izango dugu.

Egun hau gurekin ospatu nahi baduzu eta on line topaketa honetan parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen.


Ekintzailetzaren faseak, prozesua eta ekintzak

Urriaren 20an, ostirala, topaketa presentzial bat egingo dugu, ekintzaile izateari ekiten diogunean igarotzen ditugun faseak eta etapak azaltzeko. Zer emozio eta egoera bizi ditugun etapa horietako bakoitzean, zenabat denbora iraun dezaketen eta zein den ibilbidea, zer prozesu bizi behar dugun munduan inpaktu positivo bat sotzeko, konpromisoa eta grina badugu gure talentua, ezagutza eta ekintzaren bidez; hau da, gure proiektu ekintzailearen bidez.

Etapa bakoitzean zein ekintza egin ditzakegun eta zein ez ere aztertuko dugu. Hori guztia, gure helburu profesionaletara, gure ametsetara eta nahi dugun bizitzara gero eta gehiago hurbiltzeko.

Emakume ekintzaile batzuen historia ezagutuko dugu, beren ibilbidea, lorpenak eta akatsak azalduko dizkigutenak. Hau da, orian zein fasetan dauden eta zein urrats eman ditzaketen bere bidearekin jarraitzeko.

Arlo horretan aditua bazara, edo ekintzailea bazara eta hizlari gisa parte hartu nahi baduzu edo zure kasua partekatu nahi baduzu,idatzi helbide elektroniko honetara: verena.hammes@impacthub.net, eta zurekin harremanetan jarriko gara saioa elkarrekin sortzeko.

Eta parte hartzaile gisa bat egin nahi baduzu,
bisitatu webgune hau eta eman izena HEMEN doan.

 

HubEmprededorAS

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.