Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 uztaila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

GEM txostena EAEko 2018-2019 ekintzailetzari buruz

Duela 15 urtetik GEM Euskadi txostenak hemengo ekintzailetzari buruzko datuak aztertzen eta biltzen ditu.

Duela 15 urtetik GEM Euskadi txostenak hemengo ekintzailetzari buruzko datuak aztertzen eta biltzen ditu. Datu horiek lagungarriak zaizkie Eusko Jaurlaritzako, lurralde historikoetako Foru Aldundietako edo beste erakunde batzuetako arduradunei lurraldean ekonomia eta enpresa jarduera indartuko duten politika publikoak sustatzeko.

Ekainaren 26an aurkeztu zen GEM proiektuaren 2018-19ko edizio honekin, hamabostgarren urtez egin da Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekintzailearen jarraipena. Gainera, GEMek nazioartean ere ikertzen du ekintzailetza. Azken urte honetan, proiektua kontinente eta garapen egoera guztietako 49 herrialdetan egin da. Herrialde horiek munduko biztanleriaren % 66,6 eta Barne Produktu Gordinaren % 85,0 hartzen dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Global Entrepreneurship Monitor (GEM) txostenaren 2018-2019ko edizio honek 15 urteko ibilbidea du atzean. Urte horietan, gure lurraldeko ekintzailetza eta ekosistema ekintzailea neurtzeko eta haren jarraipena egiteko konpromisoa hartu du ikertzaile talde batek. Taldeak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru unibertsitateen elkarlana islatzen du: Deustuko Unibertsitatearena, Euskal Herriko Unibertsitatearena eta Mondragon Unibertsitatearena. Gainera, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko eta Erresuma Batuko Northumbria Unibertsitateko ikertzaileak ere tartean dira. Talde hori unibertsitate sare zabal baten barruan dago, Global Entrepreneurship Monitor (GEM) ikerketako nazioarteko partzuergoari lotuta.

GEM proiektuak ekosistema ekintzailearen erdian pertsona ekintzailea jartzen du: huraxe da enpresa berrien sorreraren protagonista eta ahalmen handia du, dagokion eskualdean, gizarte, ekoizpen eta kultur aldaketak eragiteko. EAEko administrazio publikoek GEM proiektuari ematen dioten laguntzari esker, herrialdeko jarduera ekintzailearen eta enpresa ekimen berriak sustatzen edo eragozten dituzten inguruneko faktore guztien urteko diagnostikoa eskain dezakegu.

EAEko Global Entrepreneurship Monitor proiektuaren funtsezko balioa da aukera ematen duela, 2004az geroztik, EAEko ekintzailetza adierazleak beste eskualde eta herrialde batzuetakoekin alderatzeko. EAEko dinamika ekintzailearen jarraipena eta bilakaera nazioartean alderatzeak politika publikoak ebaluatzea eta diseinatzea errazten du. Aurtengo edizioko emaitzek EAEko ekosistema ekintzailearen diagnostikoari eta erabaki hartzeari laguntzen diote, aurreko urteetan bezala.

Txostena EHU, Deusto Business School, Mondragon Unibertsitatea, Universitat Autònoma de Barcelona eta Newcastle Business School-ek ikerlariek egiten dute. Spri, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Emilio Soldevilla Fundazioaren laguntza du.

Dokumentua jaisteko

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak