Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 urtarrila, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Fundación Repsolen Ekintzaileentzako Fondoen X. Deialdia

Parte hartu nahi duten ekintzaileek 2021eko martxoaren 3ra arte euren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte
Fondo Repsol

Fundación Repsolek Ekintzaileen Fondoaren X. deialdiari hasiera eman dio. Azelerazio-programa honen bidez startupei hondakinen igorpen baxuko teknologiak, ekonomia zirkularra eta energia-industriaren digitalizazioa bideratzeko konponbide berritzaileak izateko laguntza eskainiko zaie.

Ekintzaileen Fondo honek urtero zazpi bat enpresari laguntza eskaintzen die merkaturatze aurreko fasean, merkatuan behar duten bultzada eperik laburrenean erraztuz. Enpresa guzti hauek energia iraunkorragoa izateko trantsiziorako berrikuntzan garatzen ari dira.

Hautatutako proiektuek 120.000 eurora arteko euskarri ekonomikoa jasoko dute urtebetez eta aholkularitza azelerazio-prozesuan. Posible denean, startupek prototipoak frogatu ahal izango dituzte industria-instalazioetan, Repsolen profesionalen laguntzaz proiektu pilotuak garatzeko.

Laguntza honen bidez ez da enpresaren kapitalean partehartzen, ezta Repsol Fundazioarentzako jabetza intelektualeko eskubideen lagapenik.

Azelerazio-prozesuak urtebete irauten du, 2021eko irailetik hasita.

 

Nork har dezake parte?

Fundación Repsolen deialdia nazioartekoa da. Merkaturatze aurreko fasean dauden enpresa txiki eta ertainetara zabalik dago, honako esparruetan konponbide berritzaileak lortzeko lan egiten baldin badute:

  • Karbono gutxiko eta ekonomia zirkularreko energia-teknologiak.
  • Konponbide energetiko iraunkorretarako bioteknologia.
  • Mugikortasun aurreratu eta berrerabilgarrirako produktu eta zerbitzuak.
  • Energia-industriaren aktiboak hobetzeko teknologia digitalak.
  • Energia-industriaren aktiboak hobetzeko konponbide nanoteknologikoak eta produktuen propietateen hobekuntza.

Lege-oinarriak ezagutzeko, HEMEN klikatu

 

REPSOL FUNDAZIOA

Repsol du jabe, eta Josu Jon Imaz da Kontseilari Ordezkoa. Fundazioak gizartearen ardura du ardatz, energiaren trantsizioan eta eraikuntzan mundu iraunkorragoa lortzeko asmoz.

Fundazioaren helburua etorkizun iraunkorragoa lortzea da. Honetarako, gizartean eta energiaren trantsizioan oinarritutako proiektuak garatzen ditu. Helburu hau REPSOLen estrategiarekin, Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (ODS) eta Parisko Akordioarekin bat dator. Repsolen estrategiak lau ekinbide ditu:

– Repsol Impacto Social

– Ekintzaileen Fondoa

– Ezagutzen hedapena

– Ekimen Soziala eta Boluntariotza

 

REPSOL: Energiaren trantsiziorako berrikuntzekin konprometitua

Ekintzaileen Fondoa energiaren eta gizartearen trantsiziorako Repsol Fundazioaren estrategiaren parte da. Klima-aldaketa saihesteko berrikuntza eta teknologiaren ekarpenerako Repsolek eta bere Fundazioak duten egitasmoan biltzen da.

Fundazioak, bere azeleratzailearen bidez, energia-trantsizio iraunkorragoa lortzeko berrikuntzak dakartzaten ekintzaileei lagundu nahi die. 2011n hasi zenetik, 60 startup azeleratu ditu. Era berean, ekimen hauek diru-laguntza publiko eta pribatutik 90 milioi euro baino gehiago jaso dituzte, 330 lanpostu berri sortuz eta bizirik irauteko %76ko tasa lortuz, industria-sektorean bereziki altua dena.

Bestalde, Repsol Impacto Social-en bidez, fundazioak energiaren trantsizioaren alde lan egiteaz gain, baztertzeko arriskuan dauden giza-taldeentzako lanpostuak eskaintzen dituzten enpresen garapena bultzatzen du. 50 milioi eurorekin, Espainian klima-aldaketari aurre egiteko gizarte-inbertsiorik handiena da. Haren helburua iberiar penintsulan inpaktuzko inbertsio nagusia izatea da.

Repsol Impacto Social-ek honakoen partaidetza du:

-Grupo Sylvestris, basoen birlandatzerako enpresa

-Koiki, paketeen banaketa iraunkorra azken milian egiten duena, kolektibo zaurgarriek egina.

-GNE Finance, inguru zaurgarrietan hirien birmoldaketa eko-iraunkorrean espezializatua

-SAEMA, plastiko eta edukiontzien errekuperazio eta birziklapenean diharduena

-Recycling4all, industriaren eskala handiko birziklapenean espezializatua, zehazki gailu elektriko eta elektronikoena, ‘Ilunion’-ekin batera.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak