Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 urtarrila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

‘Business Talents’: lau euskal unibertsitate-ikaslek enpresa-simulazioko programaren lehenbiziko edizioan lehiatuko dute

Programa honen helburua ekintzailetzaren kultura unibertsitateetako gazteen artean zabaltzea da.
business talents

EHUko lau ikaslek izena eman dute enpresa-simulazioko ‘Business Talents’ ikasketa-programaren lehenengo edizioan partehartzeko. Programa honen helburua ekintzailetzaren kultura unibertsitateetako gazteen artean zabaltzea da.

Herbalife Nutrition eta Prexis HTML-k antolatutako txapelketa hau Business Game formatuan garatuko da. Estatuko 47 unibertsitateko 564 ikaslek osatutako taldeetan lehiatuko dira. Enpresen kudeaketarako simulatzaileen laguntzaz, norbere enpresa birtuala zuzendu beharko dute.

Formakuntza-programa honen helburua ikasleen curriculuma osatzea, etorkizunera begira orientatzea eta lan-merkatura sartzeko aukera gehiago eskaintzea da. Ikasle bakoitzak ekonomiaren benetako esperientzia bat bizitzeko aukera izango du, unibertsitateek dohainik eskainitako simulatzaile birtualei esker. Simulatzaileok berri-berriak dira, Praxis MMT-k garatuak eta bakoitzak 3000 euro baino gehiagoko kostua du.

Business Talents-en zuzendaria den Mario Martinezek dionez, unibertsitate-ikasleek txapelketaren bidez “enpresen kudeaketa lehenengo pertsonan biziko dute, zuzendaritza eta ekintzailetzarako gaitasunak lortuz, etorkizuneko lanera begira orientabide izango direnak”. Zentroek “praktika euren ikasketa akademikoetan sartzeko modu jostagarria izango dute, ikasketa teorikoaren ohiko ikasbideekin batera”.

Yolanda Abad, Herbalife Nutrition-eko marketing manager denak, partehartzaile guztiek lan giroan enpresa-ikuspegia garatzen dutela dio. “Oso interesgarria da ikasleen bereizgarri izango den abantailarako lanabesak lortzen laguntzea”.

Norbere enpresa-talentua erakutsi beharko dute datozen hilabeteetan. Online bidezko kanporaketak dituen faseetan antolatuta dago programa. Erabakirik onenak hartu behar izango dituzte euren konpainia aurrera eramateko, etekinik handiena lortzeko eta “merkatuko konpainiarik oparoena bilakatzeko”.

SARIAK

75 talderik onenak finalera iritsiko dira; bertan, Estatuko enpresari birtualik onenekin lehiatuko dira eta 7.5000 euro baino gehiago banatuko dira sarietan.

Arduradunek ohartu bezala, enpresa-simulazioko txapelketak “ibilbide luzea du ikastetxe eta institutuetako gazteentzako bertsioan”. Duela hamar urtetik Young Business Talents ospatzen da ikasketa-zentroetan. 1.451 ikasketa-zentrotako 68.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.

info+: www.businesstalents.com

business talents

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak