Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 maiatza, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Bizkaia eskutik: 14 proiektu gauzatu dira

Bizkaiko artisauen eta diseinugileen artean lankidetza bultzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek sustatzen duten ekimena da eta 14 proiektu gauzatu dira.
eskutiz beaz

Bizkaia eskutik programaren 4.  eta azken jardunaldia burutu zen maiatzaren 17an Beazen. Bizkaiko artisauen eta diseinugileen artean lankidetza bultzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek sustatzen duten ekimena da eta 14 proiektu gauzatu dira.

Azken asteotan elkarrekin lanean aritu dira artisau eta diseinugileek osatutako 14 lantaldeak eta, ideia eta zirriborroak landu eta gero, produktu konkretuak lortu dituzte.

Saioari ekiteko, programatutako hitzaldian Aparentment diseinu grafiko bulegoko Josep Vila diseinugilea merkaturatzeaz eta argitaratzaile txikiez mintzatu zen. Besteak beste, azpimarratu zuen proiektu bati ekiten zaion unetik aintzat hartu behar direla merkataritza-eskakizunak eta oso garrantzitsua dela egokiro ezartzea banaketa-kanal guztietan merkataritza-marjinak. “Produktu lehiakorra eduki behar dugu, besteetatik bereizten dena.”

Hitzaldi eta eztabaidaren ostean produktuak aurkezteko unea heldu zen. Bikote edo lantalde bakoitzak 10 minututan berea aurkeztu zuen denen aurrean, jarraitu den prozesua eta ezaugarri nagusiak azalduz. 14 produktuen artean hainbat objektu-mota daude: “Balea” burdinazko gakoak, usain-kontrastea daukaten xaboiak, gaztainazalez ehundutako zorroa, cry &dry zapi-sorta, beirazko idunekoak, euskal gazta-ontzietan oinarritutako “Zumitz” ontzi-oinak, “Anitz” zeramikazko botila-hozkailua, “Azala” muntatzeko larruzko animalien piezak, “Bermeo” larruzko poltsa, “Uztaia” lizarrezko erretiluak, zeramikazko gazta-ontziak, ardi-larruz egindako poltsak, zilarrezko harribitxiak…

Orain azken ukituak eman behar dira eta burutu den prozesu guztia bildu eta dokumentatu behar da, lankidetza aberasgarri honetatik atera diren produktuak Beazen antolatuko den eta, geroago, azaroan Dweek-en barruan ere egongo den erakusketa osatzeko.

Lotutako albisteak

Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak