Ideiak, inspirazioa, sormena… Udan murgilduta gaudenez:
Negozio plana, martxan jartzea, lehen urratsak: ibilbidea.
Berrikuntza, hazkundea, sendotzea. Ametsak egia bihurtzea.
Erantzukizun soziala. Ekitearen balioa, baloreekin ekitea.
Arrakasta eta porrota. Porrot egitea arrakasta lortzeko…
Ideiak, inspirazioa, sormena…
1. “Zure denbora mugatua da. Ez xahutu beste norbaiten ametsa bizitzen”.
Steve Jobs
2. “Askotan ez gara gauzak egitera ausartzen zailak direlako, baina zailak dira hain zuzen egitera ausartzen ez garelako”.
Seneca
3. “Askoz gehiago dira ekintzaile bila dabiltzan aukerak aukera bila dabiltzan ekintzaileak baino”.
F. J. Roca
4. “Ekintzailea bazara, inork nahi ez bezala biziko duzu zure bizitzaren zati bat, baina beste inork ez bezala goza dezakezu bizitzeko geratzen zaizuna”.
Anonimoa.
5. “Pertsona batzuk gauza handiekin amesten dute, esna daudenek, berriz, egin egiten dituzte. Zure oroitzapenak ez daitezela zure ametsak baino hobeak izan”.
Doug Ivester
Negozio plana, martxan jartzea, lehen urratsak… ibilbidea.
6. “Ez zaitez joan markatutako bidetik, beste batzuk iritsi diren tokietara baino ez zarelako iritsiko”.
Graham Bell
7. “Ekintzaile batek irentsi dezakeena baino gehiago ahoratzen du, itxaropena baitu murtxikatzen duen bitartean irensten ikasiko duela”
Roy Ash.
8. “Esan denei zer egin nahi duzun eta aurkituko duzu lagunduko dizun norbait”
W. Clement Stone.
9. “Tratatu ondo frikiak (ingelesez, ‘freak’: arraroa, bitxia, xelebrea, fanatikoa), egunen batean horietako batentzat lan egingo duzu”.
Bill Gates (bere semeari)
10. “Hona hemen nire iragarpena: edozer gerta daiteke”
Roy Atkinson (Mr. Bean)
Berrikuntza, hazkundea, sendotzea. Ametsak egia bihurtzea.
11. “Ekintzaileak beti bilatzen du aldaketa, erantzun egiten dio eta aukera bezala baliatzen du”.
Peter Drucker.
12. “Arrakastaren giltza da prest egotea, aukerak agertzen direnean aprobetxatzen jakiteko”.
Benjamin Disraeli
13. “Benetan negozioa hazarazi nahi baduzu, izan fedea kausalitatean eta ez kasualitatean”
Txo
14. “Jenioaren %1 inspirazioa da, %99 transpirazioa”
Thomas Edison
15. “Bereizten zaituena ez da zer daukazun, baizik eta daukazun hori nola darabilzun”.
Zig Ziglar
Erantzukizun soziala. Ekitearen balioa, baloreekin ekitea.
16. “Dirua besterik egiten ez duen negozioa negozio pobrea da”
Henry Ford.
17. “Egin zoriontsu hurbil dauzkazunak eta urrunetik hurbilduko zaizkizu”
Esaera txinatarra
18. “Enpresa bat sortzeko arrazoirik onena inpaktu bat lortu nahi izatea da: mundua leku hobea bilakatuko duen produktu edo zerbitzu bat sortzea”.
Guy Kawasaki
19. “Irribarrerik gabeko gizonak ez du denda bat irekiko”
Esaera txinatarra
20. “Milioidun izatearen ordainik onena ez da irabazi duzun diru kopurua, baizik eta milioidun izatera iristeko jasan behar izan dituzun aldaketa guztiak”
Jim Rohn.
Arrakasta eta porrota. Porrot egitea arrakasta lortzeko.
21. “Porrotak galtzaileak garaitzen ditu eta irabazleak inspiratu”
Robert T. Kiyosaki
22. “Haizea ezin da debekatu, baina errotak eraiki daitezke”
Herbehereetako esaera
23. “Ez gara pertsonez oroitzen izan dituzten porrotengatik, baizik eta lortu dituzten arrakastengatik”.
Thomas Edison
24. “Posible da erortzea. Derrigorra da altxatzea!”
Errusiako esaera
25. “Porrot egitea gogorra da, baina are gogorragoa da arrakasta izaten ez saiatzea”.
F. Roosevelt
Fundación Repsolek Ekintzaileen Fondoaren X. deialdiari hasiera eman dio. Azelerazio-programa...Leer más
PartekatuNafarroako Unibertsitatearen Fast Track berrikuntza-programan sortua eta Lanzadera enpresen...Leer más
PartekatuWake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más
PartekatuCorowai enpresa arabarra, zuhaitzetan jartzeko “Do it yourself” etxolak diseinatzen eta...Leer más
PartekatuEkimen honen helburu nagusia da bere eguneroko bizitzan patología mentala eramateko zailtasunak...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?