Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 ekaina, 2017
Eider Sánchez eta Maider Alberich, ‘NARU Intelligence’: etorkizuneko BioMedikuntza eraikitzen

NARU Intelligence enpresak “Big Data arloko konponbideak eskaintzen ditu medikuntza pertsonalizaturako”. Zerbitzu horiek ordena jarri dute datu mediko ugarien ingurune kaotikoan:

“Adibidez, historial klinikoak, profil genetikoak edo bizi-kalitateari buruzko neurriak erabiltzen ditugu gero konparatu eta elkarrekin erlazionatzeko estatistikaren bitartez. Hala, biztanleriaren analisi baten bidez, errazagoa da informazio hori guztia ulertu eta bistaratzea, eta prebentziorako, diagnostikorako eta jarraipenerako tresna belaunaldi berri bat eman diogu osasun arloko ekosistemari”.

Eider Sanchez eta Maider Alberichek Donostiako BIC Gipuzkoan sortutako startupak balioa ematen die prozesu horiei, berehalako efektuak lortu dituztelarik tratamenduen eraginkortasunean eta, beraz, baita ere pertsona bakoitzaren bizi-kalitatean.

 

 

Duela oso gutxi sortutako startupa da: 2017ko urtarrilean. Nola sortu zen Naru Intelligence eratzeko ideia?

Pertsonentzako laguntza eta bizi-kalitatea hobetzea helburu duten bi lankide gara, horixe baita gure pasioa eta motibazioa, eta horrelaxe sortu zen ideia. Urte asko generamatzan arlo horretan lanean ikuspegi zientifikoago batetik, eta ohartu ginen orain testuinguru egoki batean gaudela gure ezagutza tresnetara eramateko eta, tresna horien bidez, egungo osasun arloko prozesuen eraginkortasuna hobetzeko.

Hortik dator “NARU” izena, japonieraz eboluzionatu, eraldatu esan nahi duena.

Gure lanak teknologia berritzailea ematen dio osasun arloko ekosistemari. Teknologia horrek dagoeneko frogatu du eraginkorra dela beste esparru batzuetan, eta benetako balioa eman diezaioke osasun ekosistemari.

Hala, NARUren helburua da gure ezagutzekin eta esperientziarekin ekarpen bat egitea bio-medikuntzaren esparruari, gizarte hobea lortzeko.

 

Osasun Digitalaren Europako Kongresuan “Step” aurkeztuko duzue, paziente, mediku eta ospitaleei zuzendutako produktua. Zein abantaila dakartza?

“Step” tresnaren abantaila nagusia da erabat aldatzen duela bularreko minbizia duten gaixoen zaintza, elkarrekin konektatzen dituelako datu klinikoak eta pazienteen bizi-kalitateari eta sintomei buruzko datuak. Pazienteari buruzko informazio zehatzagoa ematen diogu medikuari eta ospitaleari, eta gure analisien bidez, tresna bat eskaintzen diogu medikuari etorkizuneko erabakiak hartzen laguntzeko, pazientearen profila alderatzen baitugu antzeko beste kasuek izan duten bilakaerarekin. Hala, prozesuak hobetu eta kostuak murrizten ditugu.

Pazienteek, bestalde, laguntza pertsonalizatua jasotzen dute gaixotasunari eta tratamenduari buruzko informazioarekin, bai eta osasun ohiturei buruzko aholku pertsonalizatuak eta laguntza psikologikoa.

 

NARUk bularreko minbizirako erabiltzen du sistema hori gaur egun. Beste gaixotasun batzuetan ere aplikatu daiteke?

Bai, eta horixe egin nahi dugu gainera: bestelako minbizietara eta beste gaixotasun kroniko batzuetara zabaldu. Erabaki genuen bularreko minbiziarekin hastea, bagenuelako esperientzia arlo horretan. Baina gero eta gehiago dira gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak. Gaixotasun horiek dira osasun sisteman inpaktu ekonomiko handiena dutenak. Uste dugu gure teknologiak kasu horietan ematen duela balio gehien, prozesuak hobetzen eta kostuak murrizten dituelako. Hala, pixkanaka gure konponbide-katalogoa zabaltzen ari gara, gaixotasun kroniko desberdinetan aplika daitezen.

 

Hilabete batzuk baino ez daramatzazue martxan, baina dagoeneko aukeratuak izan zarete, beste bi startupekin batera, Health 2.0 Basque programako II. Kapitulurako. Nola azaltzen duzue arrakasta hori?

Sektore hau prozesuak eraldatzeko modu bila dabil, zerbitzu hobeak eman nahi ditu kostuak murriztuz. Beste proiektu batzuek modu tradizionalagoan baliatzen dituzte Big Data arloko teknikak osasun sektorerako edo, alderantziz, ikerketan oinarritutako ikuspegiak eskaintzen dituzte. Guk, berriz, urrats bat harago joan nahi izan dugu.

NARU enpresak ez du bakarrik lan egiten datu klinikoekin, baizik eta prozesu osoan barne hartzen du pazientea eta ospitaleetako sistemak aberasten ditu gaixoen ohiturei, sintomei eta pertzepzioei buruzko informazioarekin.

Uste dugu ikuspegi berri horregatik eta tresna berrien premiagatik lortu duela NARUk izen bat hain azkar, eta, jakina, eskerrak eman behar dizkiogu Health 2.0 Basque programako lantaldeari, eman digun aukeragatik.

 

Hasiera hain indartsua izanda, nola ikusten duzue enpresaren etorkizuna?

Hasieran oso azkar doa dena, eta badakigu esparrua goraldi betean dagoela, baina guk estrategia bera mantendu dugu hasieratik, hazkunde etengabe baina sostengarria lortu nahi izan baitugu, NARUk bere balioaren errealitatea islatu dezan. Beraz, orain guretzat garrantzitsuena da aurrera egitea urrats seguruak emanez eta gure hipotesiak frogatuko dituzten emaitzak lortzea.

Esan bezala, “Step” orain bularreko minbizira zuzenduta dago, baina beste gaixotasun kroniko batzuetara ere zabaldu nahi dugu. Horrez gain, badauzkagu zerbitzu-ideia batzuk prebentziora bideratuta daudenak, gaixotu baino lehen aplikatu beharko liratekeenak.

Merkatuari dagokionez, Euskadi eta Espainia dira gure hasierako guneak, baina badugu nazioartekotzeko asmoa, nahiz eta badakigun zailtasunak izango ditugula araudietara eta bizi-ohitura desberdinetara egokitzeko.

 

+info: www.NARUintelligence.com

wake up eus
Ekintzailetza 10 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 6tik 10rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Pablo Ocaña the glocal network
Ekintzailetza 9 uztaila, 2020
Adimen kolektiboa; XXI. Mendeko erronka erakundeentzat

“Komunitatea" ia mundu guztiak ulertzen duen terminoa da eta gero eta garrantzitsuagoa da edozein...Leer más

crowdfunding bizkaia
Ekintzailetza 8 uztaila, 2020
Igo zure proiektua, finkatu lortu nahi duzun zenbatekoa eta hasi finantziazio-erronda. Oso erraza!

Baduzu proiekturik buruan, baina ez dakizu nola finantzatu? Crowdfunding Bizkaia aurkezten...Leer más

eic aceleradora europea
wake up eus
Ekintzailetza 3 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?