Edermobility Services-ek ‘nik n’ GO tours aurkezten du FITUR-en

28 urtarrila, 2018

Esther Trabalon, Martín Recondo, Iñaki Lasa eta Maider Donosok ‘Edermobility Services’ osatzen dute, mugikortasun elektriko inteligente bidezko konponbideetan oinarritutako negozio berritzaileen ereduak diseinatzen, sortzen eta komertzializatzen dituen enpresa-ekimena.

Eredu hauetariko bat ‘nik n’ GO da, gaitasun teknologiko eta enpresen babes handia dituen startup-a. Gidatutako turismo ekologikoaren kontzeptu berria sortu du bere software berritzaileari esker, zeinak entzunezko gida multimedia eta GPS-a dituen. Orain dela egun gutxi aurkeztu dute ekimen hau FITUR-en, nahierara antolatutako bira anitz aurkeztuz. Feriaren egotearen balorazio oso positiboa eman dute.

 

Zuen proiektua “mugikortasun elektrikoa iraultzeko” sortu zen.

Edermobility Services 2015eko martxoan sortu zen, Fagor Ederlan taldearen promozio eta berrikuntza departamentuaren eta aholkularitza-enpresa baten kolaborazioari esker. Aholkularitza-enpresa hau negozio-ereduak sortzen espezializatua da, taldeko enpresen salmentak arintzeko helburua duena. Batasun honen xedea mugikortasun elektrikoan oinarritutako negozio-ereduak bilatzea eta egonkortzea da.

Mugikortasun funtzionaleko konponbide inteligenteetan oinarritutako negozio-ereduak diseinatzea, sortzea eta komertzializatzea da gure helburua. Alor honetan, logistikari lotutako konponbide anitz eskain ditzakegu, hala nola smart turismorako edo pertsonen mugikortasunerako; baita mugikortasun elektriko eta inteligenteari loturiko beste eredu batzuk ere.

Nolabait, mugikortasun elektrikoaren sektorea irauli egin nahi dugu, edo behintzat, iraultza horren parte izan.

 

Zuen eskaintza interesaturik dauden pertsonei zuzendua da, baina baita elkar garapena, salmenta edo frankizien akordioen bidezko negozioen ustiapenean interesatuta dauden enpresei ere.

Gaur egun Europar Batasuna Gasteizen aurrera eramaten ari den “H2020 SmartEnCity” proiektuan murgildurik gaude. Proiektu honetan parte hartzeak, negozio-eredu ezberdinetan gurekin diharduten enpresa edota erakundeei benetako inkestak egitea ahalbidetzen digute.

Bestalde, turismora zuzendutako nik n’GO negozioa komertzializatzeko frankizia-akordioak ditugu.

 

Erabiltzen dituzuen ibilgailuak elektrikoak dira %100ean, eta alor ezberdinetara adaptagarriak.

Gure egitekoa mugikortasun elektrikoari erabateko konponbideak ematea denez, %100ean elektrikoak diren ibilgailuak erabiltzea gure ADN-an dago. Horretarako, eraiki nahi dugun ereduaren arabera, ibilgailua aztertu, xedatu eta pertsonalizatzen dugu bakoitzaren beharrizanetara egokitzeko. Esaterako, ezin dugu ibilgailu bera erabili paketeak garraiatzeko ereduetarako edota “nik n’GO” eredurako, beharrizanak eta erabilerak erabat ezberdinak baitira.

 

Guzti honez gain zuen negozioko produktuak ere garatzen dituzue…

Arestian esan bezala, H2020 proiektuak eraikitzen ditugun negozio-ereduak frogatu eta onartzeko balio du. Bideragarriak izatekotan, komertzializa daitezkeen produktu bihurtzeko ere balio du.

 

Hain zuzen ere, aste honetan aurkeztu behar duzue ‘nik n’GO tours’ FITUR-en. Zer moduz joan da?

Hala da, erakunde frankiziatzaile garen aldetik, FITUR azokan ezagutarazi dugu nik n’GO tours, marka sustatzeko eta zer egiten dugun azaltzeko. Enpresa bezala, uste dugu gure presentzia oso onuragarria izan dela, baina gainera, nik n’GO ibilgailua gure marka-irudi ausart eta koloretsuarekin erakutsiz lortu dugu pertsona asko gure stand-era hurbiltzea, gu ezagutzeko eta esperientzia probatu bitartean argazkiak ateratzeko.

Oro har, FITUR azokak ikusgarritasun handia ematen du eta oso baliagarri zaigu markaren irudia indartzeko.

 

Zuen ekimena Garaia Berrikuntza Poloan hasi zen, bere garapenerako gune ezin hobea. Zein babes jasotzen duzue proiektuak aurrera egin dezan?

Pribilejiozko kokalekua daukagu Garaia Teknologi Parkean, oso ingurune berritzailean gaudelako. Jakina, Fagor Ederlan taldearen inplikazioa (H2020 proiektua lortzeko) eta sustapen eremuaren laguntza ezinbestekoak izan dira ekimenak aurrera egin zezan, zeren laguntza horiek gabe, gure ibilbidea guztiz desberdina izango zatekeen.

 

Informazio gehiagorako:
www.edermobilityservices.com/hasiera

edermobility services nikn'go tours

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow