Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

23 ekaina, 2015
COMPRENDEDOR Sariek enpresa munduko lehen bezeroak lortzen laguntzen diete B2B ekintzaileei

Empresa y Sociedad Fundazioa talde ireki bat da, gizartearekiko kezkak dituzten pertsonaz, enpresaz eta erakundez osaturik dagoena eta konpromisoa hartu duena  gizartearen (batez ere gehien behar dutenen) ongizaterako garrantzitsuak diren aldaketa berritzaileak sortzeko. Elkartasunezko eta berrikuntzako ekintzak lehenesten dituzte hainbat ingurunetan, hala nola hezkuntzan, enpleguan, ekintzailetzan, ekonomia kolaboratiboan edota belaunaldi arteko aniztasunaren arloan.  

Orain, Fundazioak Comprendedor Sarien bigarren deialdia antolatu du, hau da, sariketaren bigarren edizioa. Aurkeztu nahi duzu?

Sari hauen helburua da B2B ekintzaileek beren lehen bezeroak lor ditzatela enpresa munduan. Helburu probokatzailea inondik ere, ez baita erraza ezta ekintzailetza programa propioak dituzten enpresentzat ere, zeintzuek hauxe esaten baitiete ekintzaileei: “ez duzue gure erosketa prozeduretarako behar den esperientziarik”.

Sariketaren deialdia hiru modalitatetan egiten da:

  • * Emprendedor Comprendedor, enpresa munduko bezero gehien lortu duen B2B ekintzailearentzako saria.
  • * Emprendedor Comprendedor Promesa, enpresei saltzeko potentzial handieneko produktua duen ekintzailearentzako saria.
  • * Empresa Comprendedora, ekintzaile baten edo batzuen lehen urteetan bezero-hornitzaile harremana ongien garatu duen enpresarentzako saria.

 

Saria jasotze soilak ematen duen aitortzaz gain, kanpaina dibulgatibo bat egingo da hedabide eta enpresetan, ekintzaileek enpresarako bezero berriak lortu ditzaten. Horretarako, dagoeneko harremanetan gaude ekimenarekin bat egin duten enpresa, erakunde eta komunikabideekin, eta baita ere Comprendedor Klubeko enpresekin. Klub hori hazten ari den talde bat da eta taldekideek aktiboki partekatzen dituzte sariketa honen helburuak.

 

Comprendedor sariketa ekimen kolaboratibo bat da, non ekintzaileen garapenean konprometitutako erakunde eta instituzioek parte hartzen baitute. SPRIk deialdi horren dibulgazio-lanetan parte hartuko du, ahalik eta euskal ekintzaile  gehienengana iristeko. Horrelako gaietan interesatuta bazaude, informa zaitez ESTEKA honen bidez, bertan aurkituko baitituzu lehiaketaren oinarriak eta lehenbailehen formalizatu behar den aurre-inskripzio inprimakia. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna uztailaren 27a da.

 

Informazio gehiago hemen: www.empresaysociedad.org

 

nantek aplanet Wivo
Ekintzailetza 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Ekintzailetza 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

hodei cloud hodeicloud
Ekintzailetza 27 maiatza, 2020
HodeiCloud, BIC Bizkaia Ezkerraldeko inkubagailuan

Manuel Asís Managing, HodeiClouden zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?