Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 iraila, 2017
CERNeko teknologiadun startupen Europako Sarean sartu da SPRI

BIC Araba izango da Euskadiko gunea

Gaurtik aurrera BIC Araba enpresa-zentroa Ineustar-Pioneers Sarearen Euskadiko gunea izango da eta, hortaz, baita ere CERNek –partikulen fisika ikertzeko zentroak– garatutako teknologiak baliatu ahal izango dituzten enpresa-proiektu berrietan espezializatutako haztegia. Gaur goizean sartu da sarean, BIC Arabak berak eta Zientzia arloko Industrien Espainiako Elkarteak (INEUSTAR) hitzarmena sinatu ondoren. BIC Araba Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa da, eta Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako SPRI Taldeak du BIC Araba zentroko gehienezko partaidetza

 

Akordio horrekin SPRIren helburua da 5 startuperaino haz daitezela BIC Araba zentroan. Ekimen horietako bakoitzak 40.000 eurorainoko diru-laguntzak jaso ahal izango ditu, eta lehentasuna izango dute CERNek garatutako teknologiak erabiltzeko hazkuntza-programak iraungo dituen bi urteetan.

 

BIC Arabak sare horretan parte hartzeak bermatu egiten die akordioaren babesean sortzen diren startup berriei Ineustar-pioneers sarearen laguntza teknologikoa jasoko dutela eta baldintza abantailatsuak izango dituztela CERNeko teknologia transferitzeko.

 

CERN (Ikerketa Nuklearrerako Europako Zentroa) partikulen fisikari buruzko ikerketan ari den munduko laborategi handiena da, eta beste hainbat garapen teknologiko garrantzitsu egin ditu, adibidez, World Wide Web teknologia. Bestalde, INEUSTAR-Pioneers sarea tresna bat da posible egiteko CERNek garatutako teknologia aurreratuak lehenago iritsiko direla euskal industriara.

 

BIC Araba Ineustar sareko gune bihurtzeko sinatu den akordioa osatzeko, SPRIk eta Zientzia arloko Industrien Espainiako Elkarteak ere lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez elkarrekin lan egingo duten Ineustar sareko azpiegitura teknologiko handietan sortzen diren teknologia transferentziako proiektu berriak dinamizatu eta sustatzeko.

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?