Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 urtarrila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Bizipoz eta Saiolanek elkarrekin lan egingo dute langilen bizi-kalitatea hobetzeko

Bizipoz 2015ean sortutako kooperatiba da. Beatriz Santamaríaren eta Eider Etxebarriaren hausnarketen ondoriozko ideia batetik abiatuta sortu zen.
bizipoz saiolan

Joan den urtarrilaren 10ean, Adinberri Fundazioak zahartzaro osaungarriaren esparruan eragina izan dezaketen I+G+B jarduerak laguntzeko, sistema soziosanitarioaren bikaintasuna lortzeko eta alor horretako industriaren lehiakotasuna sustatzeko laguntza-programako diru-laguntzen bigarren deialdian onartutako proiektuak aurkeztu zituen .

Hautatutako 16 proiektuen artean, SAIOLAN eta BiziPozek -adinekoen ahalduntzea sustatzen duen kooperatiba-,lankidetzan aurkeztutako ekimena dago: “Zahartze Aktibo eta Osasungarrirako Ekimen Berritzaileak Enpresan” izeneko proiektua.

Proiektua garapen esperimentalaren ildoaren barruan kokatzen da eta, alde batetik nazioartean enpresetan zahartze aktiboa eta osasungarriaren arloan dauden ekimen berritzaileak identifikatu, aztertu eta hartu nahi ditu, eta bestetik, inguruko enpresaren batean identifikatutako eta aztertutako ekimen berritzaileak ezarri.

Bizipoz, beharrak sortutako kooperatiba:

Bizipoz 2015ean sortutako kooperatiba da. Beatriz Santamaríaren eta Eider Etxebarriaren hausnarketen ondoriozko ideia batetik abiatuta sortu zen.

LEINN graduko karrerako laugarren mailan ikasten ari zirela, bien esfortzua elkartu zuten ideia bati forma emateko:

pertsonek haien heldutasunean bizitza betea bizi ahal izatea eta zahartze aktiboa sustatzea, haiek ikasitako guztia gizarteari itzuli ahal izateko.

Lehenengo programa pilotuei esker (2016ko udaberrian) berariazko lan metodologia probatu zuten, eta udalerrietan, nagusien elkarteetan eta enpresetan, nagusien inguruan edo erretiro garaira hurbiltzen doazen pertsonen inguruan aurkitzen dituzten benetako beharrak identifikatu zituzten.

2017az geroztik, Saiolanen dugu bulegoa, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoko enpresa-mintegian, zeina Euskadiko kooperatiben jatorria den, eta baita ekimen sozialeko ekintzailetzaren eta enpresa sozialaren ikuspegiaren alde dauden entitateena ere.

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak