Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

29 abendua, 2016
BISC: 6 hilabeteko esperientzia AEBetan Bizkaiko 6 StartUpentzat

Bizkaia International Startup Connection (BISC) ekimena MassGlobal Partners erakundeak Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako akordio baten fruitua da, eta helburutzat dauka Bizkaiko StartUpen nazioarteko hedapena babestu eta sustatzea.

Aukera paregabea da negozio ekintzaileentzat, zeintzuek aukera izango baitute 6 hilabeteko egonaldia egiteko CIC Cambridge-eko instalazioetan, eta baita ere beren asmo eta proiektuak garatu eta azeleratzeko.

 

CIC Cambridge Massachusettsen dago, eta munduko berrikuntza zentro garrantzitsuenetako bat bezala ekarria da.

– Espazio bakar batean startUp gehien biltzen dituen gunea da, 1.100dik gora baitaude bertan kokatuta.

– Enpresa-ingurune paregabe batean dago, MITeko campusa eta munduko ikerketa zentro garrantzitsuenetako batzuk baititu ondoan.

– CIC-n hazitako enpresek 2.000 milioi dolarretik gora lortu dituzte arrisku kapitaleko inbertitzaileengandik.

– Apple, Amazon, Facebook eta beste hainbat enpresak dauzkate bulegoak CIC-n, eta, Android berriz, bertan sortu zen.

 

Bizkaia International Startup Connection ekimenaren bidez hautatutako enpresek aukera izango dute espazioa eta ezagutzak partekatzeko mundu mailako ospea duten enpresekin, aholkularitza pertsonalizatua eskuratzeko, nazioarteko inbertitzaileengana iristeko, eta, funtsean, beren negozio proiektuen nazioarteko garapena lantzeko 6 hilabetez.

 

Be Basque Talent Network sareari buruz

Euskadirekin lotuta dauden edo lotuta egon nahi duten edozein jatorritako goi-mailako profesional kualifikatuz osatutako sarerik handiena da.

Bere helburua da mundu osoko profesionalak elkarrengana hurbiltzea eta beste enpresa nahiz profesional batzuekin harremanetan jartzea, talentua mugiarazteko eta kontaktuak eta negozio harremanak sortzeko Euskadirekin harremana izan duten, daukaten edo eduki nahi duten profesionalen artean.

appsamblea
Ekintzailetza 11 ekaina, 2021
Blockchain-en oinarritutako teknologiak Appsamblea-ren fidagarritasuna bermatzen du

Appsamblea bere fundatzaileetako baten irriketatik sortu zen, Raúl Bejaranorengandik, hain zuzen...Leer más

Wake Up Up Euskadi
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Ekainaren 7tik, 11rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

lorra
Ekintzailetza 9 ekaina, 2021
LORRAk 13 gazteri lagunduko die Bizkaiko nekazal ekonomian ekiten

Lorra kooperatibak lehenengo sektorean ekiteko grina duten hamahiru gazteri lagunduko die. Nekazal...Leer más

berriup beseif
Ekintzailetza 8 ekaina, 2021
BerriUp Club-ek finantzazio-erronda bat bultzatuko du Beseif-entzat

Beseif partikularren arteko ordainketa eta bidalketetarako plataforma da, BerriUpek azeleratutakoa....Leer más

Berri Up
Ekintzailetza 5 ekaina, 2021
Berri Up-ek arrakastaz itxi du bere azelerazio programaren 13. deialdia

Berriupen edizio honetan, startupek euren kandidatura 2030 Agendan ezarritako Garapen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?