Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

13 iraila, 2016
BIME Hack Day 2016: teknologiaren eta sormenaren arteko topagune berria

Urriaren 28an BIME HackDay ekitaldiaren edizio berri bat egingo da, topaketa teknologiko bat ikasteko, esperimentatzeko eta gauza berriak deskubritzeko…  Bilbao Exhibition Center-ek berriro aurkeztuko dizkigu sorkuntza eta kultura industrietako azken joerak; topagune bat izango komunitate teknologikoarentzat, eta bertara bilduko dira nazioarteko erreferente eta espezialista garrantzitsu zenbait.

Ekitaldiaren hirugarren edizioa izango da, eta formatuak harrera bikaina izan du parte-hartzaileen artean; ekintzaileak, profesionalak, ikasleak nahiz afizionatuak elkarrekin batzen dira jardunaldi teknologiko zirraragarri bat bizitzeko, zeinak elkarrekin konbinatzen baititu erakusketak, hitzaldiak eta punta-puntako proiektu aurkezpenak.

 

BIME StartUP Summit” industria sortzaileetan diharduten ekintzaileentzako ekitaldi bat da, Europa hegoaldean egiten den handiena. Musikan, teknologia berrietan, ekintzailetzan eta nazioartekotzean zentratutako eszenatoki garrantzitsu horrek ostatatuko du BIME Hack Day ekitaldiaren hirugarren edizioa. Espazio horretan bertatik bertara eskainiko dira azken joera teknologikoak, erakusketa-gune bat eta hackatoi bat, proiektu berritzaileak sortzeko 24 ordutan, 1.500€ko sari eta guzti.

 

Mundu mailako nobedadeak aurkeztuko dira, esaterako, Microsoft enpresaren “Holo Lens” errealitate mistoko betaurrekoak.
Orobat aztertuko da nola sortu markak ingurune digitaletan, eta euskal enpresa nahiz startup-entzat bereziki interesgarria den beste gai bat ere bai: 4.0 Industria

 

WORKSHOPak

BIME Hack Day ekitaldian zuzenean ezagutu daitezke teknologia berriak; hainbat Workshop antolatuko dira profesionalentzat nahiz publiko orokorrarentzat, eta ordubeteko prestakuntza praktikoak eskainiko dira lehen mailako espezialisten eskutik. StartUP-ak, Weba, Bideojokoak, 3D inprimaketa, Dronak, Beacon-ak eta bestelako dispositibo elektronikoak… Tailer horien helburua da bertaratuek beren proiektuetan zuzenean aplikatzeko moduko ezagutzak barnera ditzatela. Horretarako, arlo bakoitzeko erreferentziazko profesionalak etorriko dira, beren esperientziak eta ideiak partekatzera. Ikusleek, berriz, tarte bat izango dute parte hartzeko eta kontsultak egiteko.

 

TECH EXPO

Egun osoan zehar, erakusketa-gune ikusgarri bat egongo da punta-puntako teknologia berriekin esperimentatzeko. BIME Hack Day ekitaldian parte hartzera animatzen den orok aukera izango du errealitate birtualaren munduan murgiltzeko, 3D inprimaketaren aukerak ezagutzeko, dron simulatzaileak probatzeko…

 

Bilbao-Bizkaia eta Last Tour erakundeek antolatuko dute BIME Hack Day, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren, SPRI Euskal Garapen Agentziaren, eta Jorge González, proiektu eta ekitaldi teknologikoen koordinatzailearen laguntzarekin.

Info +: http://bimehackday.net/

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?