Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 azaroa, 2016
Bilboko Ganberak gazteen ekintzailetza bultzatzen du

Bilboko Merkataritza Ganberak Gazteentzako Ekintzailetza Ibilbideak Euskadin programa jarri du martxan enplegagarritasuna sustatzeko. Ikasten ari ez diren eta langabezian dauden gazteei zuzendutako ekimen bat da, eta bere helburua da gazte horiek lan merkatuan sar daitezela ekintzailetzaren eta auto-enpleguaren bidetik.

 

Eskaintza beraizik zuzentzen zaie ikasten ez duten eta lanik ez duten 30 urtetik beherako gazteei, eta Gazteentzako Berme Sistema Nazionalean erregistratuta egon beharko dute laguntza jasotzeko. Laguntzen onuradunak aukeratzeko, kontuan hartuko dira beren motibazioa eta konpromiso maila, eta lehentasuna emango zaie lan merkatura sartzeko zailtasun handiena duten profilei.

 

Programak taldekako prestakuntza bat emango du estrategiari, enpresen kudeaketari, marketinari, komunikazioari, nazioartekotzeari eta startupei buruz, eta bakarkako zazpi orduko osagarri bat ere eskainiko du ekintzailetzarako modu onenari buruz orientatzeko.

 

Nola laguntzen du Ganberak?

  • 43 orduko prestakuntza plan batekin. Gai hauek landuko dira:
  • Estrategia eta ekosistema ekintzailea.
  • Finantzak eta finantzaketa, enpresen kudeaketa eta salmentak.
  • Onlineko marketina.
  • Komunikazioa eta aurkezpenak inbertitzaileen aurrean.
  • Startupen araudi-markoa eta zergak.

Horrez gain, 7 orduko orientazio pertsonala eskainiko dute:

  • Zeure negozioa nola hasi erakusteko.

 

Programa interesgarri honetan parte hartu nahi baduzu, jarri lehenbailehen gurekin harremanetan lurralde bakoitzean:

 

* Bilboko Ganbera: Marian Arranz / Telf. 944 706 500
marian.arranz@camarabilbao.com
www.camarabilbao.com

 

* Arabako Ganbera: Eva de la Vega / Telf.: 945 141 800
creaciondeempresas@camaradealava.com
www.camaradealava.com

 

* Gipuzkoako Ganbera: Rafa Iraundegi / Telf.: 943 000 330
riraundegi@camaragipuzkoa.com
www.camaragipuzkoa.com

 

Eusko Ganberak – Cámaras Vascas erakundeak antolatzen du “Gazteentzako Ekintzailetza Ibilbideak Euskadin” programa, eta Incydek, FSE “El FSE invierte en tu futuro” ekimenak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek finantzaturik dago.

nantek aplanet Wivo
Ekintzailetza 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Ekintzailetza 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

hodei cloud hodeicloud
Ekintzailetza 27 maiatza, 2020
HodeiCloud, BIC Bizkaia Ezkerraldeko inkubagailuan

Manuel Asís Managing, HodeiClouden zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?