Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

21 martxoa, 2017
Big Bilbao, enpresa eta negozio berriak sortzen laguntzeko ekintzailetza-zentro berria

Udalak BIG Bilbao (Bilbao Ideien Gunea) ekintzailetza-zentro berri eta berritzailea inauguratu du. Zentro berri horren lehentasunezko helburua da sarbide izatea hirian enpresa proiektu bat martxan jarri nahi duten pertsonentzako baliabide eta ekintza guztientzat, eta Bilbo gune egoki bihurtzea negozioak erraz egiteko.

 

Zentro hori martxan jarriz, Udalak beste urrats bat emango du Hiribilduaren garapena sustatzeko eta bultzada ekonomikoa emateko hartua duen konpromisoa sendotzeko –horixe baita, hain zuzen, legealdi honetako ardatz estrategikoetako bat-, ekintzailetza eta sektore ekonomiko berrien garapena bultzatuz. Erronka estrategiko horren bidez, erraztasunak eman nahi dira jarduera ekonomikoa eta enplegua sortuko duten enpresa proiektuak ernaldu daitezen.

 

Espazio berri horrekin, Bilboko Udalak indartu egingo ditu Bilbao Ekintza udal sozietatean eskaintzen ziren zerbitzuak, baina aurrerantzean protagonismo, jarduera eta baliabide handiagoak eta metodologia berriak izango ditu, hirigunean eta kalean bertan egongo den egoitza propio eta bereizi batean.

 

Juan Mari Aburto alkatearen iritziz, “espazio modernoa da, irisgarria edozein pertsona edo enpresarentzat, eta erreferente zentrala izan nahi duena Bilboko ekintzailetzarentzat, bertan aurkeztuko dugularik Hiribilduaren potentzial ekonomiko osoa”.

 

 

ZENTRO BERRIAREN FUNTSEZKO ARDATZAK

Hiritar ekintzaileei zuzeneko arreta eta zerbitzua emango dien zentroa den aldetik, funtsezko faktore hauek izango dira BIG Bilbao-ren bereizgarri garrantzitsuenak:

 

  • Bilboko ekintzailetzaren erreferentzia zentrala izatea.
  • Sarbide nagusia izatea Bilbon ekintzaile izan nahi duten pertsonentzat.
  • Informazio eta orientazio gune nagusi izatea ekintzailetzako gaietan.
  • Laguntzadun deribazio-puntu izatea ekintzaile ekosistemako agente/laguntza zerbitzu egokienera bideratzeko, proiektu bakoitzaren beharrizan bereziak kontuan hartuta.
  • Topagune izatea ekintzaileentzat, garatzen ari diren proiektuentzat eta enpresa sendoentzat, elkarreragiteko eta networking-erako.
  • Espazio aktiboa izatea ekintzailetzako gaitasunak eskuratzeko.
  • Enpresa-ideiak sortzeko zentro izatea.
  • Erakusketak, berrikuntzak eta joerak bilduko dituen espazio izatea.
  • Proiektuen eta finantzaketa aukeren (publikoak zein pribatuak) arteko lehen topaleku izatea.

 

Giltzarri horiek kontuan hartuta, BIG Bilbao-k espazio berean bilduko ditu lehenengoz ekintzaileei laguntzeko baliabide guztiak eta orientazioa emateko, koordinatzeko eta ekimen bakoitzarentzat egokiena den agente edo laguntza zerbitzurantz deribatzeko zerbitzu integral bat. Gainera, gune aproposa izango da jarduerak erakartzeko eta dinamizatzeko eta, bide horretatik, Bilbo lurralde ekintzaile bihurtzeko.

 

BAZKIDE KOLABORATZAILEAK: Ekintzailetzarako laguntza gehiago

Era berean, hitzarmenak izango ditu esparru desberdinetako partner-ekin, etorkizunari begira aukera dagoelarik partner gehiago sartzeko. Horien artean daude, besteak beste, Bilbon presentzia duten hiru unibertsitateak (EHU, Deusto eta Mondragón-Bilbao Berrikuntza Faktoria), Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Kutxabank, Merkataritza Ganbera, Elkargi, Microsoft, HP

 

Hitzarmen horien bitartez garatu eta gauzatuko dira agente eta enpresa horien zorroan dagoeneko martxan dauden proiektuak eta programak, bai eta elkarrekin eta ekintzaileentzat ad hoc garatuko dituztenak.

 

 

BIG BILBAO, Bilbao Ideien Gunea
Colón de Larreategi kalea, 3
www.bilbao.eus/lanekintza

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?