Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

23 Marzo, 2017
Bertako espezieak berreskuratzen euskal goi-sukaldaritzarako

Belatxiki enpresak elkarrekin konbinatzen ditu tokiko produkzioa eta nekazaritza-elikadura arloko ikerketa.

Belatxiki enpresaren eredua produkzio espezializatuan, ikerketan eta sukaldean oinarritzen da.

Belatxiki enpresak elkarrekin konbinatzen ditu tokiko produkzioa eta nekazaritza-elikadura arloko ikerketa.

 

Belatxiki Sopelan kokatutako enpresa txiki bat da, neurrira eginiko barazkiak ekoizten eta tokiko barietateak berreskuratzen dituena goi-sukaldaritza sektorerako. Ángela Blanco eta Pablo Bárcena ekintzaileek bultzatutako ekimen hori sortu zen ikusi zutelako merkatuan bazela estali gabeko aukera bat. “Nitxo bat ikusi genuen, zeren badaude kalitate handiko ekoizle tradizionalak, baina ez dago bat bera ere maila honetako espezializaziodun barazkiak produzitzen dituenik” dio Pablo Bárcenak.

 

Konpainiak bi produkzio ildo dauzka; batetik, sukalde bakoitzaren premiei egokitutako espezieak hazten ditu (tamaina, koloreak eta zaporea) eta, bestetik, dagoeneko erabiltzen ez diren tokiko barietateak berreskuratzen ditu berriro gastronomian sartzeko. Prozesu osoan errespetatzen dira nekazaritza ekologikoaren eta tokiko hazkuntzaren printzipioak, triangelu hau aplikatzen delarik: ekoizlea, ikerketa zentroa eta sukaldea.

 

Espezieak berreskuratzeko prozesua Neiker zentroaren (Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea) laguntzarekin garatzen da, eta helburua da gutxi baloratzen diren eta sukaldarientzat interesgarri izan daitezkeen tokiko barazkiak identifikatzea. Neiker zentroak bere germoplasma-bankuko haziak jartzen ditu, eta hautaketa genetikoko prozesu bat garatzen du haziko direla bermatzeko. Belatxiki enpresak, berriz, eskala txikiko produkzioa egiten du, eta sukaldeetara eramaten ditu barazkiak, proba ditzaten. Prozesu horren bidez, azken bi urteotan bi baba espezie (Obiscoko baba gorria eta Arabako arroz-baba) eta lau arto espezie berreskuratu dituzte: Delika, Osoro, Maruri eta Donosti.

 

Neiker zentroarekin batera, beste hainbat ikerketa proiektu dauzkate martxan, goi-sukaldaritzako jatetxeek eskatzen dituzten espezie exotikoak ekartzeko, betiere bertan hazi badaitezke irizpide ekologikoak jarraituz. Une honetan, wasabi landarea probatzen ari dira, “Europan ia ez dago halakorik eta kontsumitzen dugun wasabiaren %99 koloratzailedun errefaua da, Wasabia haztea oso konplexua eta garestia baita. Gu orain hasi gara ildo hori ikertzen” azaldu du Belatxikiren fundatzaileetako batek.

 

Konpainiak Euskadiko 15 jatetxe hornitzen ditu, besteak beste, Michelín izarra duten Bizkaiko establezimendu guztiak. Enpresa txikia da, baina ez dauka hazteko interesik, bere negozio-eredua espezializazioan eta zuzeneko banaketan oinarritzen baita. “Haziko bagina, beste zerbait bihurtuko ginateke, gainerako ekoizleen antzekoak izango ginateke, eta bereizten gaituen balorea galduko genuke”. Belatxiki izan zen Basque Culinary Center-ek antolatutako Culinary Action Startup Prizes txapelketaren azken edizioan Euskadi kategoriako finalera iritsi zen hiru ekimenetako bat.

Fondo Repsol
Ekintzailetza 22 urtarrila, 2021
Fundación Repsolen Ekintzaileentzako Fondoen X. Deialdia

Fundación Repsolek Ekintzaileen Fondoaren X. deialdiari hasiera eman dio. Azelerazio-programa...Leer más

Hobeen
Hobeen enpresak aurrera pausoak eman ditu energia aurrezteko softwarearen garapenean eta merkaturatzean

Nafarroako Unibertsitatearen Fast Track berrikuntza-programan sortua eta Lanzadera enpresen...Leer más

Up Euskadi Wake Up!
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Urtarrilaren 18tik, 22rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

CorowayHome
Ekintzailetza 20 urtarrila, 2021
Corowai enpresa arabarra Green Product Award 2021 sarietako finalista da DIY etxolari esker

Corowai enpresa arabarra, zuhaitzetan jartzeko “Do it yourself” etxolak diseinatzen eta...Leer más

Juan Ignacio Llorente Orbea
Ekintzailetza 18 urtarrila, 2021
GOMUTAK: Patologia mentalak dituzten eta gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzea

Ekimen honen helburu nagusia da bere eguneroko bizitzan patología mentala eramateko zailtasunak...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?