Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

11 urtarrila, 2018
Bateratzen: pertsona konprometituak eta enpresa lehiakorrak

Bateratzen

Bateratzen diziplina anitzeko proiektu bat da, Gipuzkoako Enpresak, Unibertsitateak eta Administrazioak batzen dituena eta helburutzat daukana Gipuzkoako konpainiei enpresa proiektu lehiakorragoak eta sostengarriagoak sortzen laguntzea, pertsonak inplikaraziz antolakundean.

Ekimenak bere lehen emaitzak aurkeztu berri ditu “Pertsona konprometituak eta enpresa lehiakorrak” lan-jardunaldian. Ekimenaren koordinatzaile eta Mondragon Unibertsitateko irakasle Unai Elorzak 500dik gora enpresari (zehazki, 72.000 langileri) eginiko inkestetatik ateratako datu zenbait eman zituen ezagutzera. Bateratzen ekimenaren helburua da “garapen profesionala eta proaktibotasuna sustatzea eta erabakiak konfiantzazko inguruneetan hartzeko aukera ahalbidetzea”.

Mondragon Unibertsitatearekin batera, beste hiru unibertsitatek ere aktiboki parte hartzen dute proiektu honetan, balio erantsia eskainiz: Tecnun, Deustu eta UPV/EHU.

Elisabeth Vilesek, Tecnun-eko antolakuntza industrialeko zuzendariak, azaldu zuen Ingeniari Eskola lanean ari dela “sektore industrialeko 80 enpresarekin, hobekuntza-sistemak ezarri eta testuinguru parte-hartzaileak sustatzeko enpresetan.”

Bestalde, UPV/EHUn proiektuaren arduradun den Aitor Aritzetak lidergo eraldatzailea aipatu zuen, zeinak efektu positiboa baitauka pasioaren gainean, horrek maximizatu egiten duelarik enpresako pertsonen asebetetze- eta konpromiso-maila”.

Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitateko kide Anaïs Iglesias da Bateratzen proiektuaren arduraduna Deustun. Emaitzen aurkezpenean azaldu zuen “nolako eragina duen enpresa baten kapital sozialak mozkinetan”.

Ezinbestekoa da Ezagutza eta Tresnak izatea erabakiak hartzeko prozesuetan ziurgabetasunak gutxitzeko eta, bide horretatik, pertsonen potentziala askatu eta antolakundeko erronka estrategikoekin lerrokatzeko. Proiektuak badu onlineko plataforma bat hori errazteko:
www.bateratzen.net

 

wake up eus
Ekintzailetza 3 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Novia Salcedo empleo
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

imh webinars
Ekintzailetza 1 uztaila, 2020
Ekintzailetzaren sustapena Industria eta Hezkuntza esparruan

Webinar honetan ekintzailetza industriala nola sustatu dezakegun aztertuko dugu, bereziki hezkuntza...Leer más

ETE berritzaileen finantzaketari buruzko jardunaldia

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak ETEen berrikuntza-, ekintzailetza- edo...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?