Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

27 martxoa, 2015
BALIOA identifikatu, ordenatu, atzeman, sortu eta emateko lagungarria

CANVAS: proiektu edo negozio baten garapenean BALIOA emateko.

Gaur egun negozioek lehiakor izan behar dute, eta lehiakor izateko, ezinbestekoa dute inguruko baldintzak ongi aztertzea eta jarraitu beharreko estrategia egoki definitzea, neurri handi batean hortxe dagoelako arrakastaren giltza.  Hainbat instrumentu daude oso kontuan hartu beharreko detaile garrantzitsu batzuk logikoki eta ordenatuki aztertzeko, eta CANVAS da horietako bat.

Enpresa munduan CANVAS esaten zaio proiektu edo negozio baten garapenean atzeman, sortu edo eman daitekeen BALIOA deskribatzeko tresna bezala erabiltzen den “oihalari”. Teknika honek AMIA analisi baten emaitzak osatzeko balio dezake, aukera ematen duelako ahuluneak eta indar-guneak sakonki identifikatzeko, arrakastara eramango gaituzten alderdi garrantzitsuenak bilatzeko eta arriskuak minimizatzeko.

Hainbat CANVAS tresna mota daude negozio ereduak egiteko, hala nola BMG (Business Model Generation)BLM (Business life model), edo Fluid Minds (Business Model Innovation). IDEOk azalpen bideo bikain bat dauka http://www.openideo.com/open/web-start-up/inspiration/business-model-canvaswebgunean.

 

Artikulu honetan hainbat tresnek komunean dituzten elementu garrantzitsu batzuk azalduko ditugu:

 

Bazkide garrantzitsuak
Nortzuk dira? Zein ekarpen egiten dituzte? Zein jarduera garatzen dituzte?
Zer espero dugu haiengandik eta zer espero dute haiek negoziotik?
Zeintzuk dira nire hornitzaile garrantzitsuenak?

Jarduera garrantzitsuak
Zeintzuk dira benetan balioa emango digutenak?
Aztertu ditugu banaketa kanalak?
Nola kudeatzen ditugu bezeroekiko harremanak?
Zein jarduerek ematen dizkigute diru-sarrerak eta zeintzuek ez?

Balio proposamenak
Zein balio zehatz ematen diogu bezeroari?
Zein arazo konpontzen dizkiogu? Zein premia asetzen dizkiogu?
Nola pertsonalizatzen ditugu gure produktu eta zerbitzuak bezero mota bakoitzarentzat?

Bezeroekiko harremanak
Zein eta nolakoak izango dira harreman horiek?
Laguntza, maiztasuna, leialtzea…
Zein baliabide kontsumitu behar ditugu horretarako?

Bezeroen sailkapena
Zein bezero profili emango diogu balioa?
Tipologiaren, fakturazioaren, eta abarren arabera sailkatu ditzakegu?
Eta behin sailkatutakoan, garrantziaren arabera ordenatu ditzakegu?

Baliabide garrantzitsuak
Zein baliabide material, intelektual, humano eta ekonomiko beharko ditugu?
Badauzkagu, eskuragarriak dira?
Zeintzuk izango dira gure finantzaketa eta diru-sarrera iturriak?

Kanalak
Nola iritsiko gara segmentu sail desberdinetara?
Aztertu dugu zeintzuk diren iristeko kanal efizienteenak?
Eta eraginkorrenak?
Nola lortuko dugu bezeroek gure Balioa ulertzea eta estimatzea?

Kostuen egitura
Zeintzuk dira garrantzitsuenak?
Baliabide garrantzitsuen artean zeintzuk dira garestienak?
Zein jarduera garrantzitsu dira garestiagoak?

Diru-sarrera iturriak
Gure bezeroek zein Baloreren truke ordaintzen dute?
Zein da gure diru-sarrera politika?
Portzentajeen arabera identifikatu ditugu diru-sarrerak?

 

Alderdi hauek guztiak lantzeko ORRI BAKARREKO txantiloi bat deskargatu dezakezu:
http://i1.wp.com/desencadenado.com/wp-content/uploads/Business_Model_Canvas-en-español.png

 

Eta beste era bateko txantiloi lagundu bat ere erabil dezakezu hau deskargatuta:
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/3/3a/Herramienta_modelo_de_negocio.pdf

1503BusinessModelCanvas

SABBATIC
Ekintzailetza 3 ekaina, 2020
Adimen Artifizial ultra-azkarra, ultra-praktikoa eta ultra-ekonomikoa duen ultra-maratoi baterako prest dauden enpresak

Sabbatic-i esker, edozein sektoretako eta tamainatako enpresek, Adimen Artifizialaren...Leer más

nantek aplanet Wivo
Ekintzailetza 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Ekintzailetza 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?