Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
23 maiatza, 2017

“B-Venture” ekimenak zabaldu du startupak finantzatzeko izen-emate epea

B–Venture ekimena Bilbon izango da berriro urrian, finantzaketa behar duten “Proiektu Berritzaileak azeleratzeko”, eta laguntza emango die beren heltze eta martxan jartze prozesuetan.

Ekimen hori El Correo egunkariak sustatzen du hainbat erakunderen laguntzarekin –Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala-, eta helburutzat du Ipar zonaldeko ekintzailetza arloko erreferentziazko espazio bihurtzea eta talentu ekintzailea atzematea. Era berean, asmoa du gure ingurunea ekintzailetzarako espazio egoki bihurtzeko, espazio horretara bil daitezen eragile sozial guztiak.


B-Venture ekimenak hiru giltzarri ditu:

1: Prestakuntza emateko eta proiektuak azeleratzeko programa bat.

2: Proiektuak inbertitzaileei aurkezteko ekitaldi bat, eta ondorengo finantzaketa errondak.

3: Hitzaldiz, tailerrez, eta networking eta B2B saioz osatutako egitaraua.

Horri guztiari esker, ekitaldiak dinamizazio ekonomikoa sustatuko du sektorean, enpresa-sare berritzailea bultzatuz, finantzaketa ahalbidetuz eta aukera interesgarriak sortuz ekintzaileen, enpresen, inbertitzaileen eta erakundeen artean.

 

Bestalde, startupek hiru arrazoi dituzte laguntza eta azelerazio ibilbide horretan izena emateko.

PRESTAKUNTZA

B-Venture ekimenak gaikuntza programan parte hartzeko aukera eskaintzen die aukeratuak izan diren “Early Stage” proiektuei.

FINANTZAKETA

Aukeratutako proiektuak inbertitzaileen aurrean aurkeztuko dira “One to One” saioetan, eta txostenak ere entregatuko zaizkie.

LAGUNTZA

12 hilabetez laguntza emango zaie parte-hartzaileei beren negozio-eredua martxan jartzeko eta negozio-egoitzan kokatzeko.

 

Prestakuntza eta azelerazio programa

20 proiektu aukeratuko dira, irizpide hauetan oinarriturik: proposamenaren izaera berritzailea, bideragarritasuna, eskalagarritasuna eta balizko inbertitzaileentzat izan dezakeen interesa.

Gainera, ekitaldi presentziala denez, bertara bilduko dira inbertitzaileak, azeleragailuak eta, besteak beste, arrisku kapitaleko enpresak. Hitzaldi eta tailerretan parte hartuko dute beren ikuspegia azaltzeko eta Estatuko zein nazioarteko panorama ekintzailean izandako esperientziak erakusteko, arreta berezia jarriz Latinoamerikako merkatuari.

Sartu hitzordua zure agendan: B-Venture 2017ko urriaren 17 eta 18an egingo da!

Proiektuak inskribatzeko epea zabalik egongo da ekainaren 10era arte:
www.b-venture.com/participar

Ekintzailetza 31 martxoa, 2020
CoChallenge! Covid-19aren inpaktu negatiboa murrizteko ideiak

Mondragon Team Academy-k programa bat abiarazi du ekintzailetza sozialeko proposamenak...Leer más

teletrabajo covid-19
Sei aholku etxetik (hobeto) lan egiteko

Konfinamenduaren erruz etxetik lan egiten hasi bazara eta nahiko galduta bazaude, hona hemen...Leer más

beaz covid-19
Ekintzailetza 30 martxoa, 2020
Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa eta ekintzaileei zuzendutako zerbitzuen eta programen epeak malgutu ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak lanean jarraitzen du administrazio epeak osasun krisiaren ondorioz...Leer más

wake up news
bic gipuzkoa jornadas
Ekintzailetza 26 martxoa, 2020
Bic Gipuzkoak jardunaldi-ziklo bat antolatu du bioteknologia-sektorea bultzatzeko

Bioteknologia-sektoreak perspektiba ederra du Gipuzkoan eta, horri esker, enpresa-proiektu berriak...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?