Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

22 maiatza, 2015
Aztertu al dituzu ekintzailetzan murgiltzeko behar dituzun gaitasun eta trebatasunak?

Zure negozioa abiarazi nahi duzu, baina aztertu al dituzu ekintzailetzan murgiltzeko behar dituzun gaitasun eta trebatasunak? Lehen urratsak ematen lagunduko dizun formula magikoa aurkezten dizugu:
Arrakasta = Gaitasuna x Ekintza + Laguntza


Bihotza da beharbada ekintzaileok gure negozio proiektuak hasterakoan martxan jartzen dugun organo garrantzitsuena. Ezinbestekoa da egiten duzuna maitatzea, neurri handi batean, horrek emango baitizkizu zure ideiak egia bihurtzeko behar dituzun indarra eta energia.

Hala ere, zure burmuinak, zure gaitasunek eta zure kalkulagailuak erabakiko dute negozioa eta ekimena bideragarriak diren ala ez: azkar jarri behar da martxan.

Arrakastaren formula oso sinplea da: Gaitasuna x Ekintza + Laguntza

 

Baina, zer da gaitasuna? Zertan datza? Nola jakin dezaket gai naizen ala ez?

Hiztegiaren arabera, gaitasuna da trebetasuna, talentua, pertsona batek zerbait egiteko (eskubide bat edo obligazio bat betearazteko) daukan ezaugarria.

 

Ekintzailetzako terminoetan, gaitasuna ezinbesteko hiru elementutan oinarritzen da:
Nahi izatea, Ezagutzea eta Izatea.

  • Nahi izatea: Zure proiektua aurrera eramateko desioa. Hemen hasten dira lanean zure bihotzaren indarrak.
  • Ezagutzea: Jakitea. Ikastea. Ikertzea. Begiak zabalik izatea.
  • Izatea: Eraldatzea, bilatzen duzun hura izatea, sentitzea eta zure gaitasuna osatzea.

 

NAHI BADUZU, EZAGUTZEN BADUZU eta benetan BAZARA, baduzu GAITASUNIK eta beraz EKINTZARA pasatzeko unea da. Aztertu ongi arrisku guztiak, jarri martxan zure sorkuntzarako talentua, identifikatu produktu eta zerbitzuak, ongi fokatu jomuga publikoa, minimizatu gastuak soberan dauden konpromisoak ahaztuz, ezarri datak helburu egingarriekin eta hartu zure bizitza profesionalaren pultsua.

 

Ziur prozesuan zehar zalantza asko sortuko zitzaizkizula. Horregatik, ona da LAGUNTZA bilatzea: familia, lagunak, esperientziadun jendea eta, zu bezala, ekintzailetzan murgildu diren beste pertsona batzuk… Ekin! Sinergia asko egon litezke eta zugandik oso hurbil daude.

 

Ez badakizu auto-enplegurako gaitasunik duzun, argitu duda guztiak ekintzailearen auto-diagnostiko sinple hau eginda: http://servicios.ipyme.org/emprendedores

25 galderako inkesta bat da, ekintzaileen 7 ezaugarritan banatua (motibazioa, ekimena eta energia pertsonala, profil psikologikoa, harremanak egiteko gaitasuna, aztertzeko gaitasuna, berrikuntza eta sormena eta arriskatzeko joera). Zure negozio ideien lehenengo ebaluazioa egin ahalko duzu eta eskura dauzkazun baliabideak ordenatu eta optimizatu ere bai, zeure Business Plana garatzen hasteko.

 

Gainera, UP Euskadi atarian ekintzara pasatzen lagunduko dizuten eduki interesgarriak aurki ditzakezu: Ekintzailearen Profila, Ideia, Ezagutu zure Merkatua, Industri Jabetza, Patenteak eta Markak, Enpresa Plana, Inprimaki Juridikoak eta zure Negozioa sortzeko Tramiteak, Finantzaketa, Enpresaren Kokapena…

nantek aplanet Wivo
Ekintzailetza 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Ekintzailetza 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

hodei cloud hodeicloud
Ekintzailetza 27 maiatza, 2020
HodeiCloud, BIC Bizkaia Ezkerraldeko inkubagailuan

Manuel Asís Managing, HodeiClouden zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?