Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
23 urria, 2017

Gure lantegien digitalizazioaren benetako aplikazioa as

Digital Enterprise eta Virtualware enpresek ekitaldi bat antolatu dute Deustuko Unibertsitatearekin, Bilbao Ekintzarekin eta SPRI, Garapenerako Euskal Agentziarekin batera, Digitalizazioaren eta 4.0 Industriaren inguruko esperientzia praktikoak aztertzeko.

Jardunaldia Bilboko “Zabalgune Eraikinean” egingo da azaroaren 9an, eta antolatzaileek diote ekitaldi paregabea izango dela, guztiz berritzailea eta entzule kopuru oso mugatu batentzat diseinatua, jardunaldi praktikoa delako. Hiru bloke tematiko izango ditu:

  • Digitalizazioko eta 4.0 Industriako adituen konferentziak
  • Laborategi bat, beste enpresa batzuek erabili dituzten teknologiak probatzeko.
  • Digitalizazioko eta 4.0 Industriako benetako kasuen erakustaldia, teknologia horien erabiltzaileen eskutik.

 

Beren hitzaldietan adituek hizpide hartuko dute nola lagundu dezakeen teknologiak enpresa industrialen produktibitatea hobetzen eta nola, teknologiaz gain, beharrezkoa den enpresetan prestakuntza izatea eta antolakuntza aldatzea produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko. Horretarako, hainbat hizlari bilduko dira jardunaldian:

  • – Alex Arriola. SPRIko zuzendari nagusia.
  • – Pablo García Bringas. Deustuko Industria Digitaleko Katedraren zuzendaria. Deustuko Unibertsitatea.
  • – Iago Rodicio. Regional Manager Europe Parsec Automation Corp.
  • – David Moreno. Chief Revenue Officer Virtualware enpresan.
  • – Carlos Bayona. Digital Enterprise enpresako zuzendari nagusia.

 

Arlo praktikoa kasu errealetan zentratuko da, eta hizlariek kontatuko digute nolako esperientzia izan duten digitalizazioan eta 4.0 Industriako teknologien erabileran:

  • – Iñigo Zarate. Lointek enpresako sistemen zuzendaria.
  • – Imanol Iparraguirre. 4.0 koordinatzailea Elay enpresan.

Bertaratuek aukera izango dute hitzaldietan eta kasu errealetan azalduko diren teknologiak erabiltzeko, laborategi teknologikoan eskainiko den kafe orduan.

 

Ekitaldia BasqueGame Lab laborategian eta Bilboko Zabaltegi Plazako hitzaldi-aretoetan egingo da.

Agenda osoa eta izen-ematea:
http://digitalenterprise.es/calendario/evento/aplicacion-real-de-la-digitalizacion-en-nuestras-fabricas/

+info: www.digitalenterprise.es

iraurgi berritzen ikasiz
Fabrikazio Aurreratua 10 martxoa, 2020
Ikasiz 4.0 / Iraurgi Berritzen: Industria 4.0aren inguruko Gosari Teknologikoak abian dira

IRAURGI BERRITZENek, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta,...Leer más

Fabrikazio Aurreratua 30 urtarrila, 2020
Aeronautikaren euskal sektorea indartuko duen prentsaketa-lantegi berria Abanton (Bizkaia)

Arantxa Tapia sailburua ITS Bilbao enpresaren lantegi berriaren irekiera-ekitaldian izan da....Leer más

Fabrikazio Aurreratua 31 abendua, 2019
92 euskal enpresask 31,848 milioi inbertitzen dituzte makineria aurreratuan Renove Industria 4.0 laguntza-programa berriaren bidez

Eusko Jaurlaritzaren laguntza-ekimenak 4 milioiko aurrekontua du eta industria-iraultza berria...Leer más

Fabrikazio Aurreratua 19 abendua, 2019
Bioekonomiaren Euskal Aliantza sortu da, Euskadiko ekonomia dibertsifikatzeko eta garapen jasangarrian laguntzeko

Aliantza publiko-pribatu hau 10 proiekturen partaidetzaz abiatu da, eta bioekonomian ekimenen bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?