Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 ekaina, 2017
Ahalbidetu: zabalik dago “Aprender Haciendo / Eginez Ikasi” programan parte hartzeko epea

 

Abian da “Aprender Haciendo / Eginez Ikasi” programaren bosgarren ediziorako balizko graduatuak identifikatzeko eta atzemateko kanpaina. “Eginez Ikasi” programaren bosgarren edizioa 2017ko urritik 2018ko martxora bitartean izango da.

“Eginez Ikasi” mentoring programa bat da, lan esperientziarik ez duten graduatu eta titulatuei zuzendua dagoena, non parte-hartzaileek gaitasunak barneratzen baitituzte enpresa munduan errazago eta azkarrago integratzeko.

Programak 6 hilabeteko iraupena du. Denbora horretan, tutoretza jasotzen duen pertsonak enpresa plan bat “eginez ikasten du”; hau da, enpresa plana da gaitasunak barneratzeko bitartekoa, betiere tutoreen laguntzarekin eta haien gidaritzapean.

Programaren ikuspuntuak, diseinuak nahiz edukiak eta tutoreen laguntzak aukera ematen die hautatutako parte-hartzaileei enpresa bateko jardueren funtzioei buruzko ikuspegi globala edukitzeko.

  • 2017ko urriaren 2tik 2018ko martxoaren 22ra.
  • 192 ordu presentzial.
  • 300 lanordu bakarka edo lantaldearekin konektatuta

Ahalbideturi buruz:

Ahalbidetu erakundea Bilbon jaio zen duela bi urte eskas eta bere helburua da merkatuko lehen lan aukeraren bila dabiltzan graduatuei enpresa mundurako atea irekitzea; batetik, osatu egiten ditu graduatu gazteek lehendik dituzten ezagutza espezifikoak edozein jardueratarako balio duten gaitasunekin, eta, bestetik, enpresa babesleek praktikak eta kontratuak adosten dituzte gaitasunak ongi barneratu izana frogatzen dutenekin. Horixe da “Aprender Haciendo-Eginez Ikasi” programa berritzailearen oinarria.

“Aprender Haciendo – Eginez Ikasi” EZ da prestakuntza ikastaro bat. Berrikuntza islatuta geratzen da metodo desberdinen bitartez barneratzen diren gaitasunetan; metodo horiek dira Mentoring-a, taldeko dinamikak eta enpresa birtualaren garapena, eta horietan, beti hobetuz joateko grina daukaten gazteek tutoreen laguntza jasotzen dute, tutore horietako batzuk zuzendaritza-kargu boluntarioak direlarik eta beste batzuk, berriz, merkatuetan eskarmentu handia duten erretiratuak. Amaierako saria ez da bakarrik beren prestakuntza osatzeko jasoko duten gaitasun eta trebetasunen multzoa, baizik eta Vicinay, Dominion, CIE Automotive, Petronor, Tecnalia, Gamesa, RBT Consulting, Kereon partners, Redline asesores, EBI, Oneka, Inser Robótica eta Icaza bezalako beste hainbat enpresa, programa amaitu zain daudenak parte-hartzaileen artean identifikatzeko beren garapenean lagunduko dieten profil freskoak.

+info: http://www.ahalbidetu.org

wake up eus
Ekintzailetza 3 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Novia Salcedo empleo
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

imh webinars
Ekintzailetza 1 uztaila, 2020
Ekintzailetzaren sustapena Industria eta Hezkuntza esparruan

Webinar honetan ekintzailetza industriala nola sustatu dezakegun aztertuko dugu, bereziki hezkuntza...Leer más

ETE berritzaileen finantzaketari buruzko jardunaldia

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak ETEen berrikuntza-, ekintzailetza- edo...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?