Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

22 iraila, 2016
“Activate Networking”, irailaren 29an Bilboko YIMBY espazioan

Irailaren 29an YiMBYk, Bilboko 0 Km-ko ekitaldientzako espazioak, “Activate Networking” ostatatuko du. Jarduera horretan zure etorkizun digitalarekin lagundu diezazuketen 60 lagun ezagutuko dituzu! Bertara bilduko dira martxan dauden proiektu digitalak, abiatzeko zorian dauden ideiak eta lankidetzan aritzeko prest dauden eta ezagutza digitalak dituzten pertsonak, helburu honekin: elkar ezagutzea, harreman sare bat osatzea eta balizko lankidetzak sortzea, lankidetza horren bidez arrakasta profesionala lortzeko.

Ekimen hau Spain Startup eta Actívate de Google erakundeek antolatu dute, YIMBY Bilbao espazioaren laguntzarekin, eta SPRI/UP Euskadiren babesa ere badu bere zabalkunderako. Beraizik zuzenduta dago ikasteko, beren proiektu edo profil pertsonala partekatzeko edota hobetzeko eta mundu digitalean arrakasta lortzeko gogoz dauden pertsona guztiei.

 

4 arrazoi #ActívateNetworking! ekitaldira joateko

  • Zure proiektua marka pertsonal gisa komunikatzen ikasiko duzu “tip” sinple batzuei esker.
  • Zure ezagutza eta esperientziak partekatuko dituzu beste batzuekin, eta hori lagungarri izango zaizu profesionalki hazteko.
  • Tokian tokiko ekintzaile arrakastatsuen esperientzia inspiratzaileak entzungo dituzu.
  • Aukera izango duzu ekintzaile digitalekin konektatzeko eta etorkizunean lankidetzak sortzeko.

Proiektu digitalen arloko aditu eta TAKeko I+G+B-ko zuzendari Josu Lekarozek dinamizatuko du saioa. IKT arloko arduraduna izan da Gipuzkoako Merkataritza Ganberan, eta Nazioarteko Euskarri arloko zuzendaria Panda Security enpresan. Facilnet enpresa sortu eta zuzentzeaz gain, beren sektoreetan lider diren enpresetan lan egin du (esaterako, Sogo London LTD multinazionalean), eta Information Systems and Computer Skills ikasgaiko irakasle izan da Know How Business College zentroan.

Parte hartzeko, ezinbestekoa da erregistratzea:
https://formacionactivate.withgoogle.com/networking/registro

 

 

AKTIBA Zaitez MUGIMEnDUARI BURUZ 

Aktiba Zaitez mugimenduak zure ondoan egon nahi du arrakasta profesionalerako bidean. Horregatik abiarazi zuen Googlek Aktiba Zaitez mugimendua: Aktibatuen komunitate bat da, non posible duzun Gaitasun Digitalak barneratzea eta antzeko interesak dituen jendea ezagutzea.

 

Zer da #Aktibatua izatea?  

Gaitasun Digitalei buruzko ezagutza orokorrak eta espezifikoak izateaz gain, bere arlo profesionalean ezagutza horiek aplikatzen dakiena, Aktiba Zaitez ikasleek berezkoa izan ohi duten jarrerarekin eta motibazioarekin.

 

Nola lortzen da?

Aktiba Zaitez mugimenduko kide izateko nahikoa da proiektuko ekimen batzuk gauzatzea, eta #Aktibatu bihurtzea. Hainbat Aktibazio maila daude:

-Aktibatua

-Plus Aktibatua

-VIP Aktibatua

-Aktiba Zaitez enbaxadorea

 

Aktiba Zaitez Mentoring-a

Aholkularitza behar duzu zure onlineko proiektua abiarazteko? Mundu digitaleko tip onenak ezagutu nahi dituzu maila profesionalean espezializatzeko? Aktiba Zaitez Mentoring programaren bidez arrakasta profesionalerantz gidatuko zaituen tutore bat izango duzu, %100ean online. Ekintzaileak eta mundu digitaleko espezialistak, iritsi da lanerako ordua!

https://formacionactivate.withgoogle.com/mentoring/registro

 

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?