Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

13 abendua, 2016
BIC Gipuzkoaren babesarekin abiarazitako enpresa proiektuen %80k martxan jarraitzen du gaur egun

Gipuzkoako Business Innovation Center-ek 2016ko balantzea egin du; 57 ekintzailetza egitasmo lagundu ditu aurten eta 27 Start-Up sortzea bultzatu du

 

BIC Gipuzkoak, lurraldeko Business Innovation Center-ek, 2016ko balantzea egin du gaur Donostian eskainitako prentsaurrekoan. Aurten orotara 57 ekintzailetza egitasmo langundu dituzte eta berrikuntza nahiz teknologia osagarri duten 27 Start Up abiarazi ditu. Azken hamarkadan egindako ibilbidean zehar, gainera, 302 ekintzaile proiektu sustatu dira –Ekintzaile/Txekintek programaren bitartez– eta 194 barne ekintzailetza proiektu babestu dira –Barnetekin/Ekintzaile programaren bitartez–. Orotara, BIC Gipuzkoak azken hamarkadan bultzatu eta merkaturatutako proiektuen %80k bizirik jarraitzen du gaur egun.

BIC Gipuzkoako zuzendari orokorrak, Marisa Arriolak, balantze hau aurkeztu du Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpururekin eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Aitor Urzelairekin batera.

2016ri dagokionez, emandako datuen arabera, lurraldeko ekintzaileek aurkeztutako 208 egitasmo babestu dira. Horietatik 35ek enpresa proiektu berrientzako Ekintzaile-Txekintek programaren babesa jaso dute eta beste 22k enpresen baitan ekintzailetza bultzatzeko Barnetekin-Ekintzaile programarena. Urte honetan zehar emandako laguntzen kopurua 1.274.550 eurora iritsi da. Gainera, Bic Gipuzkoak 27 Start Up sustatu ditu, guztiak honako sektoreetan kokatzen direnak: biozientziak (%40), fabrikazio aurreratua (%34), ingenieritzak eta teknologia digitalak (%19) eta energia (%7).

Azken hamarkadan zehar eskainitako datu positiboak ezagutzera emateko ere balio izan du gaurko aurkezpenak. Ekintzaile-Txekintek programak 2003 eta 2016 arten bultzatu ditu 302 enpresa proiektu berri; horietatik %68,8 bideragarriak direla ikusi da eta beraz, enpresa bat abiarazteko aukera eskaini dute. Bestalde, Barnetekin-Ekintzaile programak 2005etik hona sustatu ditu 194 barne-ekintzailetza proiektu, eta horietatik %70,1 izan dira bideragarri; azken horien %57,3tan enpresa berria sorrarazi dute eta %42,7tan enpresen aktibitatea dibertsifikatzeko aukera hobetsi dute.

Bi programa horiei dagokienez, merkatura irtendako hamar proiektutik zortzik oraindik ere zabalik eta lanean dihardute gaur egun ere.

 

BIC GIPUZKOA
lurraldeko Business Innovation Center-a da eta ekintzaileei behar duten babes osoa eskaintzen die enpresa berria sortzeko prozesuan, aholkularitza eskainiz prozesu horretan berrikuntzan oinarritutako enpresa egitasmoetan

Euskadiko BIC sareko kide da BIC Gipuzkoa, BIC Araba, BIC Bizkaia eta BIC Bizkaria Ezkerraldearekin batera, eta errazte funtzioa betetzen du enpresa berritzaile berriak sortzeko prozesuan eta eragile aktibo ere bada Gipuzkoako kultura ekintzailean laguntza eta sustatzeko garaian. 1993an sortu zenetik, herrialde garapenerako motor garrantzitsuenetakoa bilakatu da, inguruko enpresa eta ekintzaile berrien behar zehatzak aurreikusi, egokitu eta asetzeko ahalmen nahikoarekin, Gipuzkoako berrikuntza, prestakuntza eta enpresa jarduera sustatuz eta elkarlan estua gauzatuz Teknologia-Zentru, Erakunde Publiko eta Pribatu eta Unibertsitateekin.

info +: http://www.bicgipuzkoa.eus/

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?