Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 maiatza, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

600 erakunde, 2.000 ekintzaile baino gehiago eta inpaktu sozialeko 700 proiektu inguru BBK Bizkaia Network-en

Ekintzailetza Garapen Jasangarrirako Helburuetarantz aurrera egiteko erreminta ezin hobea da.
BBK Bizkaia Network Nora Sarasola
06-05-2021 Nora Sarasola, directora de Obra Social de BBK POLITICA ECONOMIA Europa Press

BBK eta Urbegi Fundazioak jardunaldi interesgarria ospatu zuten Bilboko BBK aretoan: “GJH-ak eta ekintzailetza”. Inpaktu sozialeko ekintzailetzari lotutako hainbat gaitan adituak diren pertsonek parte hartu zuten.

 

BBKren Gizarte Ekintzaren zuzendari den Nora Sarasolak interbentzioei hasiera eman zien. BBK-k Bizkaian inpaktua duten inbertsioak eta ekintzailetza sozialeko ekosistema bat sortu eta burutu nahi duela adierazi zuen. Guzti hau, 2030era begira finkatuta dauden Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) oinarriturik.

Sarasolak ekintzaileen komunitateetan jarri zuen fokoa; hala nola, BBK Bizkaia Network, BBK “bide onetik doalako” adibide ona. Haren esanetan, BBK-k sustatutako proiektuek erakusten dute ekintzailetza garapen jasangarrirako helburuetara hurbiltzeko lanabesa izan daitekeela, ekitea eraikitzeko aurrera egitea baita”.

BBK Bizkaia Network-en ekintzaile-ekosistemaren arduraduna den Pablo Ocañak ekimen honen zifra nagusiak aurkeztu zituen: 2020an BBK Bizkaia Network-ek 580 erakunde izan zituen plataforman harpideturik, eta 2.057 partehartzaile. Komunitate ekintzaile hau Bizkaian inpaktu soziala duten enpresa-proiektuak bultzatzera zuzenduta dago. Gaur egun mota eta sektore askotako 681 proiektu ditu bere baitan.

 

ELKARLANERAKO PROIEKTUAK

Ocañak azaldu bezala, zifra hauek erakusten dute “erremintak harremanak izateko eta elkarlanetik sortutako proiektu interesgarriak garatzeko balio duela”. Sortu zenetik, Bizkaia Network-ek 5.000 elkarrizketa-gune eta 47.000 interakzio baino gehiago errejistratu ditu (burututako komunikazioak) ekosistemaren partehartzaileen artean: “Aktibitate honek partekatutako 6.620 artxibo edo dokumentuak eta 45 jardunaldi edo talde-dinamikak lotzen ditu”.

Jardunaldia mahainguru interesgarri batekin hasi zen, inpaktuzko ekintzailetzari buruz solasten. Oihane Aldayturriaga (BBK), Antonio González (ImpactHub Madrid); Eriz Sainz Gurtubay (Pricewaterhouse Coopers), Koldo Atxutegi (Bizkaiko Foru Aldundia) eta Andoni García Larrucea (Enkarterri Group-en presidentea) izan ziren partehartzaileak.

 

info+: https://bbk.bizkaia.network/

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak