Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

23 martxoa, 2015
30 enpresa-zuzendari barne-ekintzaile izateko formatu dira

Barne-ekintzailetzari buruzko Mintegiaren bigarren edizioa egin zen joan den Martxoaren 12 eta 13an Donostiako Parke Teknologikoan. Aukera egokia izan da bai geure enpresetako harrobian sakontzeko, zein negozio zein produktu berriak enpresan jartzeak berekin dakartzan erronka nagusietan sakontzeko ere.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Sailak eta Bic Berrilan EBZ-k batera jardun dute Mintegia antolatzeko. Jakina den bezala, mintegi hau azken hilabete hauetan Euskadiko enpresetan barne-ekintzailetza sustatzeko egiten ari den ekimen zabalaren baitan kokatzen da.

Parte hartzaileek aukera izan dute barne-ekintzailetzaren erronka nagusiak aztertzeko; besteak beste, erakundearen estrategian kontuan hartzekoaz, kudeaketa-ereduez edota finantzabide egokienez hitz egiteko egokiera izan da. Edizio honen ardura izan duen irakasle-taldeak, bere aldetik, parte hartzaileen esku jarri dute beren esperientzia, praktika eta akademikoa ere badena, bertako harrobia sustatzeko.

Beren jardun-esparruen harira, zenbait galdera egin dizkiegu.

Sabin Azua: Nola aztertu behar da negozio berrien sorrera enpresa-estrategiaren barruan?


Mathieu Carenzo: Zer aldatu arko litzateke barne-ekintzailetza areago sustatzeko?

Antonio Dávila: Zein dira enpresak bere buruari egin behar dizkion galdera garrantzitsuenak?

Nestor Guerra: Zein dira barne-ekintzailetzari buruzko mitorik zabalduenak?

Horrez gainera, Mintegiaren barruan IKOR eta CAF euskal enpresek ere beren enpresetan barne-ekintzailetzan duten esperientzia partekatu dute parte hartzaileekin. Ikuspegi praktika eman dute, Mintegiko kideek bereziki baloratu dutena.
Hemen ikus ditzakezu beren aurkezpenak
IKOR Kasua


CAF Kasua

Ángela Ming da solutions
Ekintzailetza 23 maiatza, 2020
‘Ming Da Consulting’: Txinan konfiantza, merkataritza akordioak eta aliantzak sortzeko zubia

Deustuko Unibertsitatearen 'Innogune' eraikinak, Donostian, balio erantsi handiko ekimen...Leer más

bic gipuzkoa
“Startup bioteknologiko baten egituraketa juridikoan funtsezkoak diren alderdiak”

BIC Gipuzkoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, “Startup bioteknologiko baten...Leer más

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 22 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 18tik, 22rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

leinn mondragon unibertsitatea
Ekintzailetza 21 maiatza, 2020
MONDRAGON TEAM ACADEMY-k startup sorkuntza prozesua jarri du abian Eywa eta Aipower-ekin

Startup-ak sortzeko prozesu berria Adimen Artifiziala eta Errealitate Birtualaren teknologietan...Leer más

puerto deportivo getxo
Ekintzailetza 19 maiatza, 2020
Nautika- eta kirol-ekintzailetzako zentro berri bat Kirol-Portuan

Udalak, Ekonomia Sustatzeko politikaren barruan eta Getxo jarduera ekonomikorako aukera-hiri gisa...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?