Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 iraila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

24 ordu zure sormena frogatzeko ‘Instian’

Imajinatu 24 ordu, egun oso bat , enpresek eta profesionalek proposatutako erronkak gainditzen saiatzen pasatzen duzula. Nahiz eta ‘Gran Hermano’ telebista saioaren antzeko proposamen batekin bat egingo lukela dirudi arren, ez da horrelakorik!
b-24 teleko

Imajinatu 24 ordu, egun oso bat , enpresek eta profesionalek proposatutako erronkak gainditzen saiatzen pasatzen duzula. Nahiz eta ‘Gran Hermano’ telebista saioaren antzeko proposamen batekin bat egingo lukela dirudi arren, ez da horrelakorik!

Guztiz kontrakoa, alegia, instituto barruan proiektu berritzaile interesgarriak garatzeko aukera paregabea. ‘B 24-24 Horas de la Innovación’ izenarekin, ekimen hau Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak bultzatutako bigarren edizioa da eta Euskaltelen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, ikaslei ikasteko, gozatzeko eta lehiatzeko aukera eskainiko die, ekintzailetza modu hutsean praktikatuz.

Edizio honetarako, antolatzaileek bi txandatan banatu dute lehiaketa: lehena junior mailako lehiaketa urriaren 4an eta 5ean egingo da, Aixerrotako Institutuan (Getxo), eta bigarrena urriaren 25etik 26ra bitartean Euskatelen egoitzan, Derion. Parte-hartzaileek enpresek proposatutako erronka bat aukeratu beharko dute eta eta Getxoko Aixerrota Institutuan “giltzapetuta”, konponbideren bat bilatu. Proposamen originalenak sari erakargarriak eramango dituzte.

Aspektu azpimagarrienetariko bat, zenbait adituk ikasleei mentoring egingo diétela izango da. Honekin batera profesional hauek ahal duten talentu guztia harrapatzen saiatuko dira. Beraz badakizue: networking-a egiteko aukera paregabea!! Eta dena hau gutxi balitz, bere adineko pertsonekin egun oso batean elkarrekin bizi ahal izango dute, esperientzia paregabeak partekatuz.

Hainbat enpresa garrantzitsu esperientzia honen parte izango dira, besteak beste, ‘Alzola Basque Water’, ‘Maier’, ‘Satec’, ‘Campusa to Business’, ‘Dermitek’ eta ‘Bytek’, eta ‘Euskaltel’ ekitaldiaren bultzatzailea.

Aipatzeko dira ere, aurreko edizioan ezarritako erronkak: Ura eta Segurtasun Digitalal’, Upeltegi bateko Transformazio Digitala, ‘Osasuna eta IKTak’ eta ‘Irudi Tratamenda eta Robotika.

Parte hartzen interesatuta dauden pertsonek esteka honen bidez izena eman dezakete
https://www.b24-teleko.com/aurre-inskripzioa

¡¡Animatu zaitez eta zure sormena frogan ipini !!

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak